Hiru kilometro eta erdi Errezilgo sagardi eta baserrietan barrena

Hiru kilometro eta erdi Errezilgo sagardi eta baserrietan barrena
DV

Ibarbi Sagarraren Ibilbidea sagar barietate horren ezagutze sortu dute zenbait eragilek

Sagar barietate ugari dauden munduan: 7.500 inguru. Ikuspegi horretatik, Ibarbi edo Errezil Sagarra horietako bat baino ez da, beste bat. Errezilen, ordea, baita Gipuzkoan eta Euskal Herrian ere, beste zerbait da, eta sagar mota horren ezagutza bultzatzeko helburuarekin sortu zen 2014. urtean Ibarbi Elkartea. Izan ere, barietate bat ez ezik «marka bat da, Errezilen produzitutako sagarra identifikatzeko baliagarria. Jatorriz bertakoa delako eta beste produktoreengandik ezberdintzeko lagungarria».

Azken urteotan hainbat jarduera antolatu ditu Elkarteak, eta azkenetakoa izan da orain dela egun batzuk Errezilen bertan aurkeztu zuten Ibarbi Sagarraren Ibilbidea, udazkeneko egun hauetan egiteko oso egokia izan daiteekeena.

Herriaren eta inguruaren ikuspegi osatua eskaintzen du ibilbideak.
Herriaren eta inguruaren ikuspegi osatua eskaintzen du ibilbideak.

Errezilgo baserri ia guztietan ekoizten da Ibarbi edo Errezil sagarra. «Betidanik herrikoa bezala ezagutu den fruitu bat da, baserrien jatorrian ia etxeero egon delarik sagasti bat sagar mota honekin. Barietate zaharrenetarikoa da eta euskal sukaldaritzan oso ezaguna. Kolore berde-horixka du (baina ilun samarra ere izan daiteke), neurri ertainekoa da eta itxura nahiko zapala du, txorten ondoan koskor txiki bat edo izan ohi du. Azal gogorra eta latz samarra du, eta zaporea berriz gazia».

Produktuaren eta horren inguruko xehetasunak ezagutarazteko sortu duten ibilbidea Ibarbi Errezilgo Errezil Sagarraren elkarteak bultzatu du, eta Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Errezilgo udala, Urkome eta Gipuzkoako mendi federazioa ditu laguntzaile.

3,5 kilometroko ibilbidea da, 150 metroko desnibelarekin. Herri inguruko sagastietan zehar doa, ibiltaria sagarraren munduaz, baserriaz, kulturaz, ohituretaz... jabetzen joateko. Herriko bi sarreretan, Koldobika Jauregi eskultoreak eginiko eskultura bana jarri dira, «ongi etorria emateko, kokatzeko eta identitatea emateko beharrezkoak».

Oinezko ibilbidea herri sarreratik edota plazatik abiatuta egin daiteke. Ibilbidean zehar, zazpi puntu ezberdin daude indentifikatuta, «bakoitzean adierazgarri den zerbaiti buruz hitz egiteko, bakoitzean Loidisaletxe bertsolariak eginiko bertso batekin, informazio poste, panel edo bestelako informazio euskarriz lagunduta».

Panel informatiboetan QR kodeak daude, bisitariek informazio zabalagoa izan dezaten. Bertan ibilbidearen bestelako informazioari buruzko edukia daukate, momentuan edo geroago sakelakoan begiratzeko.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos