'Haur besoetakoa' komikiari buruzko solasaldia, Unai Iturriaga tartean dela

Unai Iturriaga eta Sanvi, urrian egin zen aurkezpenean./
Unai Iturriaga eta Sanvi, urrian egin zen aurkezpenean.

Astearte honetan, urtarrilak 8, izango da Donostiako Intxaurrondo Kultur Etxean, arratsaldeko 19:00etan

Haur Besoetakoa ez da nolanahiko mutikoa: HB litxarrerien eta bideo-jokoen merkatu klandestinoaren nagusia da. Ikastolen Elkarteak haur eta gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko orain dela 13 urte sortu zuen 'Xabiroi' komiki aldizkarian jaio zen, Unai Iturriaga bertsolari eta idazlea eta Alex Sanvi ilustratzailea ditu sortzaile, eta aldizkariko agerraldiez gain bi album ere baditu. Bigarrena, 'Haur Besoetakoa: Paristik datorren artista', joan den urrian aurkeztu zen, aurrenekoa -argitaratu eta lau urtera.

Astearte honetan, urtarrilak 8, pertsonaia bitxi horri eta bere mundu are bitxiagoari buruz gehiego jakiteko aukera paregabea izango da Donostiako Intxaurrondo auzoko kultur etxean, Haur Besoetakoa izango baita Igor Leturiak zuzenduriko euskarazko solasaldiaren protagonista, Unai Iturriaga gidoilaria bera tartean dela.

«Haurren munduan girotutako nobela beltz» hauen inguruko solasaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da, eta sarrera libre da, jarleku guztiak bete arte.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos