Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko trenean hiru bidaldi eskainiko ditu asteburu honetan

Burdinbidearen Euskal Museoa, Azpeitia./DV
Burdinbidearen Euskal Museoa, Azpeitia. / DV

Apirilaren 27an bi eta 28an bestea, Azpeitiatik Lasaora

EL DIARIO VASCO

Azpeitian dagoen Burdinbidearen Euskal Museoak bertatik Lasaoraino lurrinezko trenean bidaiatzeko aukera eskainiko du. Hiru bidaldi iragarri ditu: apirilaren 27an bi —larunbatean, 12:30 eta 18:00etan—, eta apirilaren 28an bestea —igandean, 12:30etan—.

Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren bildumarik hoberenetariko bat dauka, mota askotako ibilgailuekin: lurrunezko, diesel eta elektriko tren-makinak; automotoreak eta bagoi mota ezberdinak.

Era berean, Museoak Euskadiko makina-tresna multzorik osatuena eskaintzen du, Urolako Trenbidearen antzinako tailer mekanikoaren bidez. 1925ean inauguratu zen bezalaxe gordetzen da gaur egun instalazioa; bertan dagoen motor elektriko zaharrak 16 makina jartzen ditu martxan, txirrika, uhal eta barra kolektore ugariko sistema konplexu baten bidez.

Horrez gain, XIX. mende bukaeratik trenbidean erabilitako uniformeen erakusketa dago eta baita munduko trenbide erlojuen bildumarik hoberenetarikoa ere.

Museoaren webgunean informazio gehiago eskura daiteke.