Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Lau lurrunezko tren makina ibiliko dira. ELI AIZPURU
Bost tren historiko larunbatean museoaren 24. urtebetetzea ospatzeko

Bost tren historiko larunbatean museoaren 24. urtebetetzea ospatzeko

Burdinbidearen Euskal Museoak 'Aurrera', 'Zugastieta', 'Portugal' eta 'Espinal' lurrunezko tren markinak jarriko ditu martxan, 'Alstom 1004' diesel tren makinarekin batera

Jueves, 11 de octubre 2018, 15:51

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Euskotren sozietate publikoaren esku dagoen Burdinbidearen Euskal Museoak bost tren historiko jarriko ditu martxan datorren larunbatean, urriaren 13an, bere 24. urtemuga ospatzeko, Azpeitiko museoko arduradunek iragarri dutenez.

Zehazki, 11:00etan, Portugaleko Trenbideen 301 zenbakidun 'Allan' automotore diesela abiatuko da, eta ordubete geroago, 12:00etan, Elgoibarretik Donostiara doan trenbideko 'Aurrera' lurrunezko tren makina.

Halaber, 13:00etan: Zornotzatatik Gernikara doan trenbideko 'Zugastieta' lurrunezko tren makinaren zirkulazioa eskainiko da, eta 17:00etan, Euskal-Asturias trenbideko 'Alstom 1004' diesel tren makina. Bukatzeko, 18:00etan, Portugaleko Trenbideen 'Portugal' lurrunezko tren makina abiatuko da. Era berean, egunean zehar 'Espinal' lurrunezko tren makina eta 'Grafton' lurrunezklo garabia piztuko dira. Horrez gain, erakusketak ere egingo dira, horien artean 1924ko makina tresnako lantegiarena eta '218' tranbia elektrikoarena.

Halaber, 'Bilboko metroaren 3. Linea: historiako 135 urte' erakusketa inauguratuko da eta Telefunken azulejuen publizitate panela aurkeztuko da. Panela duela gutxi berreskuratu dute Arroako geltokitik, 1950eko hamarkadan eraiki zuten, eta bide estuko trenbideetako geltokietan klasikoa izan zen. Euskal trenbide sarean gordetzen den azkena da.

Bestalde, Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko trenaren zirkulazio bana eskainiko ditu ostiralean eta igandean, urriaren 12an eta 14an, 12:30ean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios