Bisita gidatua pagomotzetara, igandean Zegaman

Bisita gidatua pagomotzetara, igandean Zegaman

Alvaro Aragon Ruano aditua, EHU-ko irakaslea eta ikertzailea, izango da gidari

Datorren igandean, urriaren 21ean 'Pago motzak, ikazkintzaren oinarri' ibilaldi gidatua izango da Zegaman. Alvaro Aragon Ruano aditua, EHU-ko irakaslea eta ikertzailea, izango da gidaro. Alvaro Aragonek basoen egur ustiaketa jasangarria den lepatze edo mugarrotze teknika gertutik aztertu du.

Ibilaldi gidatuan zehar, Aizkorri-Aratz natura parkean dauden pago motz edo lepatu helduak bertatik bertara ikusiko dira. Pago motzak edo lepatuak, egurra lortzeko biziki moztutako zuhaitzak dira; aldi berean azalera horretako abeltzaintzaren aprobetxamenduari laguntzen dutenak. Inausketa horiek egurrean zuloak eta usteltzeak eragiten dituzte, eta zuhaitzari bizi-luzetasun handiagoa ematen diote gainera.

Ibilaldi gidatua 'ZUR eta LUR 2018 kultur jarduerak Zegaman' ekimenaren barruan dago; Zegamako Udalak eta Anduetza Parketxeak antolatu duten laugarren edizioa izanik. Ibilaldia goizeko 10:00etan abiatuko da Aldaola aparkalekutik (Otzaurtetik abiatuta 4km-ra). Bi ordu inguruko iraupena izango du, eta ez du aparteko zailtasunik. Doakoa da da, baina izena eman behar da 943 80 21 87 / 688 62 36 09 telefonoetara deituta edo anduetza@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzita.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos