Lau bisita gidatu Donostiako Polloeko hilerrira

Aurreneko bisita hilaren 27an egingo da. /JOSÉ MARI LÓPEZ
Aurreneko bisita hilaren 27an egingo da. / JOSÉ MARI LÓPEZ

Urtarriletik apirilera egingo dira, hiru gaztelaniaz eta bakar bat euskaraz

Donostiako Polloeko hilerriak aurten ere antolatuko ditu nekropolia ezagutzeko bisita gidatuak, eta lau eskainiko ditu urtarrilaren apirilera bitartean. Lehen bisita urtarrilaren 27an izango da, eta bertaratutakoek hilerriko txoko guztiak, haien historia, artea eta bitxikeriak ezagutuko dituzte.

Donostiako Udalak jakinarazi duenez, bisitak doakoak dira, 90 bat minutukoak, eta urtarriletik apirilera egingo dira, hiru gaztelaniaz eta bat euskaraz: urtarrilaren 27an, martxoaren 17an eta apirilaren 13an gazteklaniaz izango dira, eta otsailaren 23an euskaraz. 2018an lau bisita egin ziren eta 60 pertsonek parte hartu zuten.

Bisitek pertsona kopuru mugatua izango dute: bost pertsona gutxienez eta 15 gehienez. Hilobi misteriotsuak, istorio ahaztuak eta hiriko pertsonaia ezagunen historietan murgiltzeko aukera izango dute parter hartzaileek. Euria egiten badu ere ibilaldia egingo da.

Bisiotetan parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea. Izen-ematea 09:00etatik 14:00etara egingo da zabalik, astelehenetik ostiralera, posta elektronikoz (polloe@donostia.eus) edo telefonoz (943 48 35 40). Bisita hasteko topagunea hilerriko sarrera nagusia da

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos