Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Ostegunean, larunbatean eta igandean ibiliko dira trenak. DV
Amaitzear da lurrunezko trenen denboraldia Burdinbidearen Museoan

Amaitzear da lurrunezko trenen denboraldia Burdinbidearen Museoan

Lau zirkulazio eskainiko dira ostegunetik igandera, eta abenduko zubian ere jarriko dira martxan

Miércoles, 31 de octubre 2018, 12:00

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko trenen 2018ko zerbitzu erregularra amaituko du datorren igandean, eta lau zirkulazio eskainiko ditu ostegunetik igandera, azaroaren 1etik 4ra, Azpeitiko instalazioetatik Lasaora. Hain zuzen, ostegunean 12:30ean irtengo da trena, larunbatean 12:30ean eta 18:00etan, eta igandean 12:30ean.

Euskotrenek jakinarazi duenez, museoa 10:00etik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era dago zabalik asteartetik ostiralera lanegunetan, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era larunbatetan, eta 10:30etik 14:00etara igande eta jaiegunetan.

Azaroaren 6tik, ordea, irekiera ordua aldatu eta ondoko hau izango da: asteartetik larunbatera, 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era, eta igande eta jaiegunetan (astelehenak izan ezik), 10:30etik 14:00etara.

Burdinbidearen Euskal Museoak Europa osoko tren bilduma onenetako bat erakusten du bere instalazioetan, mota guztietako ibilgailuekin: lurrun lokomotorak, dieselak eta elektrikoak; automotoreak eta mota anitzeko bagoiak.

Horrez gain, Euskadiko makina-erreminta multzo osoenetakoa eskaintzen du, Urolako Trenbideko tailer mekanikoa izandakoaren bitartez, eta trenean erabilitako uniformeen bilduma bikaina du, XIX. mendearen amaieratik gaur egunera artekoa, eta baita mundu osoko treneko erloju bilduma onenetakoa ere.

Halaber, museora bertaratzen direnek aukera izango dute aldi baterako '1921-126, Urolako Trenbidearen eraikuntza' eta 'Bilboko Metroaren 3. linea: 135 urteko historia' erakusketez gozatzeko.

Lurrunezko trenen 2018ko zerbitzu erregularra amaitu ondoren, abenduko Konstituzioaren eta Sortzez Garbiaren zubian ere tren historikoen zerbitzu berezia eskainiko da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios