Landarten 'Etxeak eta etxekoak' liburuaren irakurketa Donostian

Daniel Landart Koldo Mitxelenan, hizpide izango den liburua aurkeztu zuen egunean./
Daniel Landart Koldo Mitxelenan, hizpide izango den liburua aurkeztu zuen egunean.

'Iparraldea bertan' jardunaldien baitan egingo da ostegun honetan, martxoak 16, Donostiako Koldo Mitxenela Kulturunean

EL DIARIO VASCO

'Iparraldea bertan' jardunaldien baitan, ostegun honetan, martxoak 16, Danien Landarten 'Etxeak eta etxekoak' liburuaren irakurketa musikatua egingo da Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean, idazlearen beraren eskutik

Kattalin Sallaberry, Pantxoa Etchegoin eta Pantxoa Carrere musikaria izango dira irakurketa musikatu egingo dutenak. Landartek aukeratu dituen idazleek aipatzen dituzte beren baserriak edo eraiki dituzten etxeak, gogoratzen etxekoen zorionak, beldurrak eta kezkak, beste batzuk fabula bidez edo metaforak erabiliz ari dira. Idazleak Euskal Herri osokoak dira baina leku garrantzitsua eman zaie Iparraldekoei: Manex Erdozaintzi-Etxart, Eñaut Etxamendi, Iratzeder, Piarres Larzabal eta Xalbador besteak beste. Hegoaldekoen artean aldiz aurkitzen ditugu: Xabier Amuriza, Joxan Artze, Arantxa Urretabizkaia, Lazkao Txiki, Gabriel Aresti etab. Gai hunkigarria, minbera, zabala eta betikoa: etxea eta etxekoak.

Ekitaldia arratsaldeko 19.30tan izango da