Urretabizkaia eta Biurrun, 'Bidean ikasia' liburuaz

Arantxa Urretabizkaia, liburua aurkeztu zuen eguneko argazkian./
Arantxa Urretabizkaia, liburua aurkeztu zuen eguneko argazkian.

Idazlea eta epailea solasean ariko dira ostegun honetan, 19:00etatik aurrera, Donostiako Udal Liburutegiko sotoan

EL DIARIO VASCO

Arantxa Urretabizkaia idazlearentzat Pamiela argitaletxearen eskutik plazaratu duen 'Bidean ikastia' osatzea eta argitaratzea ez da erraza izan. Bertan, kazetaritza eta literatura uztartuz, bertatik bertara ezagutu eta pairatu dituen Hondarribiko Alardearen ingurukoak, Jaizkibel konpainia mistoaren ingurukoak zehazki, kontatu ditu, kronika eta fikzioa tartekatuz.

Garbiñe Biurrun epailea, berriz, maiz azaldu da emakumeek alardeetan eta beste nonahi parte hartzeko eskubidearen alde. Ostegu honetan, abenduak 22, arratsaldeko 19:00etan, biak ariko dira solasean liburuaren eta horrek islatzen duen hiru hamarkadako historiaren inguruan Donostiako Udal Liburutegiaren sotoan, San Jeronimo kalean.