Bisita gidatua Intxortako ibilbide tematikoan barrena

Bisita gidatua Intxortako ibilbide tematikoan barrena

Abuztuaren 30ean eta irailaren 6 eta 27an eskainiko dira Elgetatik abiatuta

EL DIARIO VASCO

Intxortako ibilbide tematikoan 'Gerra Zibila Euskal Herrian' bisita gidatua antolatu da. Abuztuaren 30, irailak 6 eta 27rako prestatu da. 3 orduko iraupena izango du ibilaldiak goizeko 10.00etan Elgetako Espaloia Kafe Antzokitik irtenda. Helduek 5 euro ordainduko dute eta 16 urtetik beherakoek berriz 2 euro soilik. Parte hartzeko aukera izateko aurrez izena eman beharko da, horretarako 943 71 89 11 telefonoa edo turismo@debagoiena.net posta elektronikoa baliatu dira.

Ibilbide honetan Elgetako Intxorta mendiaren magalean izandako frontearen hainbat xehetasun ezagutzeko aukera dago. Bisita honetan Asentzio aldeak 1936ko urriko eta 1937ko apirileko borrokaldietan izan zuen garrantziaz ohartarazteko aukera izango dute parte-hartzaileek eta fronte biak elkarrengandik zein hurbil zeuden ikusiko dute, besteak beste. Intxortako Atearen inguruan berreskuratutako lubakiak ere ikusgai izango dituzte.