Zuberoa oraintxe zertan den erakutsiko dute San Telmo Museoan larunbatean
Victoria Eugenian 'Baküna Show' dantza-ikuskizuna emango dute
DV
Jueves, 5 de febrero 2015, 13:25
Zertan da orain Zuberoa? Zer egiten du euskal probintzia txikienak, 13.000 biztanle baino ez dituen horrek? Erantzuna, larunbatean, Donostiako San Telmo Museoan. Goizeko 11:00etatik arratsaldeko 17:00ak arte, argazkiak, bideoak eta Zuberoako turismoaz eta ekonomiaz argibideak egongo dira hango ekitaldi aretoan, sarrera dohainik izango delarik.
Gero, 17:00etan, museoan bertan, familientzako tailerra egongo da, maskaradei buruzkoa, eta familia bakoitzak bost euroko sarrera ordaindu beharko du.
Eta eguna borobiltzeko,Baküna Show dantza-ikuskizuna emango dute Victoria Eugenia antzokian Konpany Beritza elkartekoek, guztira hamahiru dantzari ariko direlarik. Zuberoako dantza tradizionaletan oinarrituta, ballet garaikideko ikuskizuna moldatu du Johañe Etchebestek, koreografiez Edu Muruamendiaraz arduratu delarik. Antzokiko 900 tokietatik, 800 daude jadanik erosita.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.