40 urte eta gero 'Leok'k' berriro ere kontzertuan ikusi ahal izango dugu bihar

'Saemel' diska berria aurkeztuko du

K. ARRIZABALAGA
40 urte eta gero 'Leok'k' berriro ere kontzertuan ikusi ahal izango dugu bihar/
40 urte eta gero 'Leok'k' berriro ere kontzertuan ikusi ahal izango dugu bihar

ZESTOA. DV. Ia 40 urte eta gero rock musikaren oinarriak sendo dirauela erakutsiko du Leokk musika talde beteranoak, bihar gaueko 11:00etatik aurrera Zestoako plazan eskainiko duen kontzertuan.

Kontzertu honetan, grabatu berri duten Saemel diskoaren kantak aurkeztuko dizkigute. Diska hau 70ko hamarkadan oso ezagunak ziren ingeles jatorriko taldeen kantaz dago osatua ( Rolling stones, The doors, Deep purple, Eric Clapton, The Beatles, ) , baina abesti hauek euskarara itzuliak izan dira.

Bihar gaueko kontzertuan Leokk taldeko sei kideez gain Amalda abesbatzako Nerea Ugarte eta Idoia Azurmendi arituko dira koru gisa, Anjel Fernandez saxofoi lanetan eta Adrian Larrañaga perkusioa jotzen.

Kontzertu honetarako sarrera 6 euro kostatuko da baina esan behar da 12 urtetik beherakoek sarrera dohain dutela.

Leokk musika taldeak Saharako emakumeei elkartasuna adierazteko eta ahal den neurrian laguntzeko asmoarekin ekin zion diska hau ateratzeko apustuari, eta beraien lanaz gain aipatzekoa da jende multzo zabal batek ekintza jator honetarako era batera edo bestera musutruk egin duen lan itzela.

Saemel CDaren aurkezpena biharko kontzertuan egingo dutenez, CD hau ere bihartik aurrera erosi ahal izango da 'Wadna' Sahararen aldeko taldeko kideek plaza inguruan jarriko duten mahietan. Ondorengo egunetan herriko tabernetan edo eta Potxolo liburu dendan ere erosi ahal izango da CD hau. CD-a 12 euroko prezioa izango du. Gogorazi CDaren salmentak eta biharko kontzertuak ematen duen dirua mendebaldeko Saharako emakumeei laguntzeko izango dela bere osotasunean.

Fotos

Vídeos