ASTIGARRAGA / 'Euskal kanturik onena' saioaren lau abeslarik kantatuko dute gaur plazan

ASTIGARRAGA / 'Euskal kanturik onena' saioaren lau abeslarik kantatuko dute gaur plazan/
ASTIGARRAGA / 'Euskal kanturik onena' saioaren lau abeslarik kantatuko dute gaur plazan

ASTIGARRAGA. DV. ETB1eko programan parte hartu zuten lau kantarik, Xabi San Sebastian, Bihotz Gorospe, Jon Urdangarin eta Afrika, euskal errepertorioa abestuko dute zuzenean gaur gauen ekitaldi batean Foru enparantzan. Ekitaldia gaueko 10:00etan hasiko da eta 25 abesti kantatuko dituzte, gehienak telebista-programan entzundakoak: Xalbadorren Heriotza, Aitormena, Lau teilatu, Sarri-sarri, Nire herriko neskatxa maite , baina saioan sartu ez ziren abesti berriak ere kantatuko dituzte, estilo ezberdineko abesti ezagunak zuzenean entzun eta abesteko parada.

Afrika

Afrika zuzeneko abeslari bezala esperientzia handia duen artista da. Etsaiak, Ke Rule eta Keu taldeetan korista izan ondoren, Rudo and Friends Sound System bandarekin 30 kontzertu baino gehiago eman ditu Bilbo, Madril, Biarritz, Bartzelona eta beste hainbat hiriburutan.

Esan daiteke bakarka aritzearen 'errua' Fermin Mugurazari bota behar diogula. Izan ere, berarekin hainbat kolaborazio egin ondoren, Muguruzak berak animatu zuen bakarkako bide horretan barneratzen, eta Entzun diska kaleratzen.

Aurtengo Korrikaren edizioan, Afrikak abesturiko Ni ere bai kantarekin zeharkatu du euskarak Euskal Herria.

Afrikak duen estilo propioarekin, euskal kanturik onena saioak musikaz gozatzeko ikuspegi berri bat eman du.

Jon Urdangarin

Jon Urdangarin gaztetan hasi zen musika munduan, eta, hastapenetan esparru txikietan kantatzen bazuen ere, bira eman zion gero bere ibilbide musikalari. Lagun talde batekin batera Arrano Beltza taldea martxan jarri eta festaz festa giroa alaitzen zuen. Orduan sortutako talde hura, Drindots bihurtu zen geroago. Hain zuzen, musika estilo guztiak jorratzen dituen lazkaotar honek, Drindots taldaren 25. urtemuga ospatuko du datorren urtean. Kontzertu erraldoiak albo batean utzi eta, modu intimoago batean, euskal kantutegiaren bitxiak eskainiko ditu Jonek.

Xabier San Sebastian

Xabier San Sebatian Izotz taldearekin eman zituen bere lehen urratsak musika munduan. Alboka taldean aritu den abeslariak, mundu mailan famatuak diren musikariekin kolaborazioak egin ditu.

Besteak beste, Kepa Junkerarekin eta Gaixo ingelesa filmaren soinu-bandarekin Oskar saria jaso zuen Martá Sebestyén abeslariarekin.

Telebista mundua ere ezaguna da Xabierrentzat. 'Hitzetik Hortzera' saioan, Euskal Herriko bertso herrikoiak gogora arazten dizkigu.

Bakarka argitaratu duen Orai diskaren promozioan buru belarri egon arren, berak ere euskal kanturik onena aukeratzen lagundu nahi izan digu.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos