ATZO ETA GAUR / XXII. Basarri bertsopaper saria

TXOMIN GARMENDIA
ATZO ETA GAUR / XXII. Basarri  bertsopaper saria/
ATZO ETA GAUR / XXII. Basarri bertsopaper saria

Gaurko bertso jartzailleak, zorionez, badaukate beren lanak txapelketara baialtzeko aukera eta oietako baten berri ematera nijoa. Urteroko gisara, Basarri Saria antolatu du Zarauzko Udalak eta auek dira baldintzarik nagusienak: lenengo saria, 900 euro eta txapela; bigarrena, 600 euro eta oroigarria. Bertsopaper bakoitzak, gutxienez, zortzi bertso izan bear ditu. Partaideak nai dun ainbat bertsopaper bialdu lezazke. Gaia, libre izango da, eta iñun argitaratu gabeko eta txapelketan parte artu gabekoak bearko dute izan.

Lanak aurkezteko epea, uztaillaren 21ean amaituko da; lanak, elbide onetara bialdu bear dira: Zarauzko Udala, Euskara Zerbi-tzua. Balea kalea, 2-A. 20800 Zarautz.

Zerbait geiago jakin nai dunak, asko du teleponoko zenbaki onetara deitzea: 943 0005116. Suerte on.

Oso bertsojartzaille onak dauzkagu gaur-egun zorionez, eta txapelketa onetara ere joango da ale ederrik; lastima, bertsoak ikasteko garai bateko zaletasunik ez izatea. Alderdi on guztiak ezin parean etorri nunbait!

Sanpermiñak. Atzo gendun San Permin eguna, erri prankotan badira urteko jai nagusiak noski, baiña santu ori aitatzean Iruña gogoratuko zaigu; izan ere, mundu guztian dira ezagun Naparroko uriburuko pesta oiek, eta geienbat, goizeroko «entzierro» orri esker.

Orain dala urtebete, sei bertso jarri nitun Iruñako Sanpermiñak zirala-ta; ez det uste gaurkotasunik galdu dutenik:

Aurten ere iritxi

dira Sanpermiñak,

gazte askorentzako

pesta atsegiñak.

Baiña gerta litezke

ondoren samiñak;

nagusitzen badira

zezenaren griñak.

Gazteak arriskurik

nunbait ez ikusten,

zezen oriek nola

adarrak dituzten.

Gizonan errukirik

nolatan ez duten;

il leikena ez dute

bizirikan uzten.

Illak izan litezke,

asko zaurituak,

odolaz gorrituta

galtza zurituak.

Lengo ainbat ezbear

gaude adituak;

eta izan litezke

berriz berrituak.

Gazteak berez ditu

or jolas-gureak,

zaletasunak berriz

bakoitzak bereak.

Mikatz dira benetan

zezenan loreak;

Iruiñ ortan aurkitu

litezke obeak

Atzerritarrak ere

zezenak gogozko,

ta bertaratutzea

dute bearrezko.

Baiña gertatzen zaie

makiña bat txasko;

zer arrisku daukaten

ez dakite asko.

Mundu guztian pama

Iruñak berekin,

ta onek ekartzen du

ainbeste etekin.

Eta zure babesa

nai degu San Permin;

eriotzikan beintzat

gertatu ez dedin.

Zezen oiek aurkari asko dituzte gaur, eta badituzte beren arrazoiak; baiña, Sanpermiñak mundu guztian daukaten izenik ez luteke izango zezen-pesta oiek ez balira. Ulertzaille onari itz gutxi.

Orion bertsotan. San Pedro bigarrenez, urteroko gisara Orion izan giñan Etxeberria bertsolaria eta biok Zaarran Eguna zalarik. Jende mordo ederra bildu giñan Altxerri jatetxe ezagunean; izan ere esan zigutenez, aukera badaukate, 180 zaar bai omen daude larogei urtetik gorakoak! Lau milla eta bosteun biztanle edukiko ditu gutxi gora-bera Oriok eta bada zeozer!

Oriotarran izketa nagusiak, arrantza eta estropada dira noski; garai batean San Pedro ondorenean ertetzen omen ziran atunetara eta orain aurretik; oso asera ona izan omen dute, gaiñera, eta jarrai dezatela. Joan zan udara ere oso ona izan omen zuten eta aurtengoan ere badute itxaropen.

Estropadakin ez daude ain itxaropentsu, gure ondoan bazkaldu zun batek onela zion: «Orion ez dago dirurik eta emengo arraunlari onenak diruak eramaten ditu beste erri batzuetara». Beraz, indarrak bakarrik ez, diruak ere irabaziko ditu oraingo banderak. Fubolaren martxa berdiña artu du arraunak ere. Zorioneko dirua!

Beste berrikuntza batekin ere pozik daude Orioko zaarrak, eleiza kasko batean dago, eta orain beeko plazatik igokiñ edo azensorea jarri omen dute bertara. Gazteak etziran ainbeste poztuko.

Olasagasti txapeldun. Sanpedro jaiak zirala-ta, lengo igandez Leaburun ospatu zan Gipuzkoako Aizkolari Txapelketa Nagusia eta bein da berriro, Olasagasti erten zan txapeldun. Amargarrena badu oraingoarekin.

Lau kanaerdikoren, lau 60 ontzakoren eta bi oinbikoren lana zuten burutu bearrekoa, baiña egur legorrak eta zaillak ziralako, aizkolariak etziran konporme eta sail bakoitzetik bi kanaerdiko kendu zituzten. Beraz, amar enborren lekuan zortzi ebaki zituzten.

Olasagastik, 28, 35'ean lanak bukatu zitun, Mugertzak, 31,02'an; Peñagarikanok, 31, 31'n; Txapartegik, 32,10'ean eta Azurmendik, 32,58'an. Beraz, igeldoarraren nagusitza nabarmen agertu zan, eta zorionak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos