Sarasolaren bigarren liburua Palestinako gatazkan datza

HONDARRIBIA. DV. Urte hasieran Zuloaga Etxean Ametsek ez dute kartzelarik olerki bildumaren aurkezpena egin ondoren, Juanma Sarasolak kaleratu berri du Arbizuko udala eta Askapenaren laguntzaz bigarren liburu bat Palestinan azkeneko lau hamarkadan bizi duen gatazkan oinarrituta.

Egileak argi utzi nahi du lan honen bidez «Palestinako eremu zaharrean egun dauden errealitate eta egitasmoak (aro ezberdinetan okupatutako lurraldeak, Israelgo estatua, Bi Estatuen Aterabidea, Estabu Binazionalaren Aterabidea...), proiektu politikoak eta borrokak frustazioak eta ametsak islatzen saiatu naiz, gatazkako alde guzien ahotsa eta ikuspuntuak bilduta», adierazi zuen.

Sarasolak 1993an Palestinara abiatu zen. Honen bidez, hainbat artikulu, erreportaje eta elkarrizketak plazaratu du Egunkaria eta Berria-n. Bertan eginiko lanak liburuaren oinarrian bihurtu dira. Gatazkaren historia eta hainbat idazle zein eragile politikoaren analisiak eta egile berak egindakoak ere aurki ditzakegu Olibondoetatik Apartheid hesira deritzan liburuan.

Liburuan jorratzen diren kapituluen artean Lehenbiziko Intifada (1987-1993), Juduen eta palestiarren helburuak eta Egoera politiko eta sozial izenburuk agertzen dira. Hauez gain, kronologia, zita historikoak, mapak eta Palestina eta Israelgo glosarioa aurki daiteke Sarasolaren lanean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos