Akademia eta Iruña-Veleia

F. I.

«Arabako Iruña-Veleian aurkituriko euskal testu zenbaiten inguruan, Euskaltzaindiak adierazi behar du ez duela eztabaidatu inongo osoko bilkura, Zuzendaritza edo eta batzordeetan, berauek izanik, ofizialki, bakarrak gai honetaz iritzia eman dezaketenak; beraz, ez da egia, gai honi buruz, Euskal-tzaindiak prentsaurrekoa eskaini duela». Hau dioen oharra zabaldu zuen atzo akademiak, lehengo astean Henrike Knörr eta Joakin Gorrotxategi hizkuntzalariek, aztarnategiko zuzendari Eliseo Gilekin batera emandako prentsaurrekoa zela eta. Jakina denez, Knörr euskaltzain osoa da eta Gasteiz ondoko toki horretan euskarazko idazki batzuk agertu dira, K.o. III. mendekoak izan litezkeenak.

«Baina horrek ez du bazter-tzen -jarraitzen du oharrak- euskaltzain oso edo urgazleren batzuk, EHUko katedradun moduan, gai honi buruz ikertu edo eta iritzi kualifikatua eskaini dezaketenik. Bide beretik, Knörr eta Gorrotxategik argi adierazi dute ikerketa lanak kontuan hartu behar dituela etengabe agertzen ari diren material berriak, ondorio zehatzago eta argiagoak atera ahal izateko».