ATAUN / Euskadiko proba jokoan elite eta sub 23 txirrindulariek gaur

J.R. MUNDUATE
ATAUN / Euskadiko proba jokoan elite eta sub 23 txirrindulariek gaur/
ATAUN / Euskadiko proba jokoan elite eta sub 23 txirrindulariek gaur

ATAUN. DV. Gaur igandea, goizeko 9:30etan San Martingo plazatik abiatuko den XLII. Ataun San Martin Txirrindulari Proba, Euskadiko Txapelketara Proba izango da baita ere, Elite eta 23 urtez azpiko txirrindularientzat.

Probaren kategoria kontutan izan da, egun Euskal Herrian federatuta dauden eta konpetizioan dabiltzan maila horietako txirrindularirik onen presentzia izatea espero da.

Agauntza K.E.ak urtero antolatzen duen proba honek, 133,5Km. izango du ibilbide, Urkillagako bi aldiz eta Olaberriako gaina behin pasako duelarik.

Bukaera 12:45aldera San Martingo plazan duelarik.

Musika eta dantza

Gaur arratsaldean, 18:00etan hasita Herri Antzokian, jaialdi bikain bat eskeiniko dute Lazkao Txili Musika Eskolako kideak eta Otsoak dantza taldekoek, ikasturte amaierako ekitaldi gisara.

Trikitilariak, pianojoleak, gitarra, abeslari, dantzari eta abarrez osatutako jaialdia izango da.

Odol-ematea

Ataungo Odol-emaileen Elkarteak datorren astelehenean, bihar alegia, odol emate saiora deitzen ditu kide diren eta oraindik izan gabe lehengo aldiz hurbildu nahi duten herritar guztiak. Odol-emate saioa Gabrile-enea etxean egingo da arratsaldeko 19:00etatik 21:00era bitartean.