GETARIA / Port Aventurara eta Nou Campera irteera antolatu du Sahatsaga kiroldegiak uztailaren 8 eta 9rako

IRANTZU EZENARRO
GETARIA / Port Aventurara eta Nou Campera irteera antolatu  du Sahatsaga kiroldegiak uztailaren 8 eta 9rako/
GETARIA / Port Aventurara eta Nou Campera irteera antolatu du Sahatsaga kiroldegiak uztailaren 8 eta 9rako

GETARIA. DV. Uztailaren 7, 8 eta 9an Bartzelonara joateko irteera antolatu du kiroldegiak, Port Aventura eta Nou Campera, hain zuzen ere.

Irteera uztailaren 7an egingo dute Salouera, gaueko 22:00etan, literadun autobusean. Uztailaren 8a, larunbata, Portu Aventuran pasako dute gauerdira arte, eta uztailaren 9a, igandea, Bartzelonan: Nou Camp, Ramblak, Kirol Portua, Gracia pasealekua... ikusten. Gaueko 23:00etan bueltako bidaia hasiko dute, eta goizeko 07:00ak aldera helduko dira Getariara.

Bidaia 124 euro kostako da bost eta hamar urte bitarteko haurrentzat eta 130 euro hamar urtetik gorakoentzat. Prezioan autobusa, Port Aventurarako sarrera, gosaria eta Nou Camperako sarrera sartzen dira.

Bidaian parte hartu nahi dutenek izena Sahatsaga kiroldegian eman behar dute uztailaren 5erako, eta dirua Kutxako kontu zenbaki honetan sartu behar dute izen-abizenak ere adieraziz: 0124227463.

Udako eskaintza

Bestalde, Sahatsaga kiroldegiak udako prestatu duen kirol-eskaintzan izena emateko epea zabaldu da. Hauek dira aurtengo uztailean egin ahal izango diren kirolak: aerobika, spinning, hondartzako boleibola, tenisa eta frontenisa.

Aerobik-en bi talde egingo dira: 8-12 urte bitartekoak goizez eta 13 urtetik gorakoak gauez, astearte etan eta ostegunetan. Prezioari dagokionez 12 urte artekoek 15 euro ordainduko dute eta 13tik gorakoek 20 euro.

Spinning 11 urtetik aurrerakonentzako da, eta astelehenetan eta asteazkenetan egingo da; 20 euro kostako da.

Hondartzako boleibola uztailaren 4tik 15era eta uztailaren 18tik 29ra egingo da Malkorbe hondartzan 10 urtetik aurrerakoentzako, eta hamabostaldia 15 euro kostako da.

Tenisa uztailaren 4tik 15era eta uztailaren 18tik 29 egingo da kiroldegian, eta 8 urtetik aurrerakoek izena eman ahal izango dute; hamabostaldia 15 euro kostako da.

Frontenisari dagokionez, astebeteko ikastaroa antolatuko da, eta ondoren txapelketa egingo da; txapelketako finala Salbatore jaietan jokatuko da. Ikastaroa eta txapelketa honako kategoriatan banatuko da: benjaminak (8-10 urte) 12:00etan; alebinak (11-12 urte) 11:00etan; infantilak (13-14 urte) 10:00etan eta kadeteak (15-16 urte) 09:00etan. Matrikula 20 euro kostako da.

Irteeran edo ikastaroetan izena eman edo informazio gehiago nahi izanez gero, deitu telefono zenbaki honetara: 607280405.