Epamahiak toponimiako beka Eñaut Frantsesena azpeitiarrari ematea erabaki du

AZKOITIA. DV. Joan den asteazkenean bildutako epaimahaiak lehenengo beka eskatzaileek aurkeztutako txostenak eta curriculum-ak aztertu zituen.

Ondoren hiru beka eskatzaileek banaka aurkeztutako txostenaren defentsa egin eta epaimahaiaren galderak erantzun zituzten. Bukatzeko, epaimahaiak aurreko ataletan eskatzaileek lortutako puntuak batuz, puntu gehien eskuratu zituen Eñaut Frantsesenari beka ematea erabaki zuen.

Eñaut Frantsesena euskal filologiako ikasketak eginda dituen hogeita hamar urteko azpeitiarra da. 1998 urtetik hona irakasle lanak egin ditu Gasteizko AEKn eta baita ere Azpeitiko Udal Euskaltegian.

Bestalde, Azpeitiko mapa kartografiko-toponimikoa egiterakoan, Eñautek toponimoen bilketa eta sailkapena egiteaz arduratu egin da.

Eñautek toponimia lanetan duen eskarmentua adjudikazio prozesuan faktore erabakigarria izan da.