Trikitixa. Alaitz Telletxea, EHTEko lehendakari

Larunbatean Zarautzen egin zuen Batzar Nagusian, 2005 urtean egindakoa baloratzeaz eta 2006ko egitasmoak aztertzeaz gain, zuzendaritza berria hautatu zuen Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak, Alaitz Telletxea (Oiartzun, 1976) elkarteko lehendakari izendatuz. Joseba Tapiak utzitako kargua hartu du Alaitz eta Maider bikoteko kide izandako trikitilari gipuzkoarrak. DV