BUZÓN / Martxoak 8

JOKIN BILDARRATZ(Tolosako Alkatea)

Bero bero ditugu Tolosa mailan egindako diagnostikoaren emaitzak. Azterketa kualitatiboa eta kuantitatiboa osatu da Emakundek emandako dirulaguntza baten bitartez. Datu eta informazio aberatsa lortu dugu eta martxoak 8, momentua egokia dirudi horren gainean hausnarketa egiten hasteko. Egindako inkestan hauxe galdetu izan zaie Tolosako herritarrei: «Gizon eta emakumeen artean berdintasun gehiago egongo balitz, uste duzu hobeto biziko zinatekela? Itaun honen aurrean inkestatuen %52,5ak baietz esan du.

da denon inplikazioa eta partehartzea. Aipatutako diagnostikoaren arabera etxeko lanei loturiko ardura guztien kasuan emakumezkoen inplikazioa gizonezkoena baino askoz altuagoa da. Berdina gertatzen da pertsonen zaintzari loturiko zereginetan.Tolosan ere betikoek (emakumezkoek) etxeko antolaketaz eta pertsonen zainketaz arduratzen jarraitzen dute. Dena dela, betiko lanak eta ardurak betikoen eskuetan jarraitzen dute izaten. Honen ondorioa argi dago: emakumeek askok eta askok lanaldi bukaezina dute, lantokian aritu ondoren etxeko ardurak zai dute eta. Diagnostikoak beste gai interesgarria azaleratu du: emakume eta gizonezkoek herriko elkarte eta taldeetan duten presentzia. Arlo honetan ere datu desorekatuak topatzen ditugu berriro. Emakumeak talde kulturaletan eta bolondresekoetan parte hartzen dute nagusiki. Gizonezkoak aldiz, mota guztietako talde edo elkarteetan dute nagusitasuna: kirol elkarteen eta elkarte gastronomikoen kasu aipagarrienak izanik. Konturatu gabe edo ez, emakumezkoen ekarpenak baztertzen ari gara. Ez al da hori luxo gehiegi? Hausnarketa pertsonala eta taldekoa egin behar da. Berdintasunaren inguruko eztabaia ireki behar da, aurreiritzi gabe eta beldurrik gabe. Eta hori, berriro, denon lana litzateke: administrazioarena, elkarteena, Tolosako emakume eta gizon guztiona. Askotan, hauek urrutiko gaiak dirudite (...) Hausnartu dezagun, gure etxeko antolaketari buruz, gure herriko errealitateari buruz, gizarte orekatu baten alde egin nahi badugu eta denon bizikalitatea hobetu nahi badugu ezinbesteko ariketa izango zaigu eta.