Kultur Errota Lan taldearen bilera deialdia

Kultur Errota Lan Taldeak kulturgintzan interesatuta dauden elkarte eta norbanako orori zuzendua bilera deialdia egiten du, kultur etxea eta kafe-antzokiaren inguruan hitz egiteko. Aipatutako bilera larunbatean, hilak 11, izango da, eguerdiko 12tan Zintzo Mintzo euskara elkarteak duen egoitzan.Gai zerrenda honako hau izango da: Orain arte alderdi politikoekin egindako bileren berri emango da; Aurrera begira eman beharreko urratsak adostu; Lan egutegia zehaztu; Norberak dakarrena.