Borrar

Zailtasunik zailenak

BAI HORIXE ·

Bizitzarik zailena, emakume zahar, pobre eta kanpotarrena da

Astelehena, 24 otsaila 2020, 10:40

Comenta

Zer da errazago, zerk sor dezake eragozpen gutxiago, bertakoa izatea ala kanpokoa? Galderak ez du erantzun erraza, besteak beste ez dakigulako zehazki zer esan nahi duen &lsquokanpokoa&rsquo izatea. Izan daiteke aldameneko herrian sortu zen norbait, atzerritik datorren norbait edo bertan jaioa bada ere gurasoak kanpokoak dituen norbait. Izan daiteke kanpotar aberatsa, eta horrek nekez izango du eragozpenik edonon. Baina ñabardura guztiak kontutan hartuta, ausartzen naiz esatera errazago duela bizitza bertakoak kanpotarrak baino.

Zerk errazten du gehiago bizitza, hemen eta orain, gizon edo emakume izateak? Segun eta zertarako, noski. Agian gizon batek emakumeak gehiengo diren lanbidean oztopoak ditu; agian norbaitek kalean, gauez, beldurra sentitzen du atzetik gizon bat ikusterakoan eta gizon horri min ematen dio beldur horrek. Baina oro har, gaur eta hemen, oztopo gehiago aurkituko ditu emakume batek gizon batek baino. Onar dezakegu gizonak alde duela haizea eta emakumeak, kontra.

Norentzat da errazago bizitza, zahar batentzat ala gazte batentzat? Hemen ere ñabardurak daude. Badira zahar aberatsak eta gazte pobreak. Hainbat pertsonentzat gazteak susmagarri dira, baina zaharrok ere ez dugu gaur ospe handirik, gehienetan, arazo fisiko gehiago dugu eta askorentzat gaztetasuna abantaila da eta zahartzaroa ajea. Agian adostu dezakegu errazago dela bizitza gazte batentzat zahar batentzat baino, baldin eta bizitza norbaitentzat erraza bada.

Zerk egiten du bizitza errazagoa, heterosexuala ala homosexuala izatea? Hemen duda gutxi eta ez bakarrik gehiengoa heterosexuala delako, baizik eta oraindik ere kalean, lanbidetan, eskolan, homosexualen kontra zerbait duen persona ugari dagoelako, aitortu ala ez.

Beste galdera asko gehitu diezaiokegu zerrendari: zer da hobe, lodia edo liraina, itsusia ala ederra, aberatsa ala pobrea, azkarra edo ergela, analfabetoa ala ikasia, atsegina edo zakarra. Baina kasu horietan erantzuna argia da eta horiek sartu gabe argiago geratzen da adierazi nahi dudana.

Zailena emakume, kanpotar, pobre, zahar eta homosexuala izatea da eta azken puntu hau ezkutuago gorde daitekeenez, azken mailan daude emakume pobre, kanpotar eta zaharrak. Horientzat gordeleku bat antolatu dute Bartzelonan eta ez zaizkie eskakizunak falta.

Ez dakit haiengana helduko ote den martxoaren 8ko garraisia.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zailtasunik zailenak