Tribuaren ahotsa
BAI HORIXE ·
Berretsi dira tratu txarrak pairatzen dituzten emekumeei zudendutako sareakItxitura egoera honetan, kaleak leiho bilakatu dira edo balkoi. Interesgarria. Interesgarriak, era berean, laino guztien azpitik eta sasi guztien gainetik eraiki diren laguntza sareak, sarritan gazteek sortuak. Utz dezagun fokutik kanpo, oraingoz, erakunde batzuen eta gizarte eragile batzuen arteko lehia, hori etorkizunean aztertzeko zerbait da.
Kaleek beste itxura hartu dute eta arreta ez dago asfoltoan, leiho eta balkoietan baizik. Hortik hartzen omen du arnas tribuak. Noski, hori guztia kaleetan, herri handi edo hirietan, beti bezala, Nork performance harrigarriagoa lortu, horrela entretenitzen gara.
Txalo zaparradak eta, batez ere Lapiko hotsa esaten omen zaion kazerolada. Hartzen duzu sukaldean dagoen eltzerik zaharrena edo dena pegatzen zaion zartagina eta kalea zurea da, dela Felipe Borboikoaren kontra nahiz bakearen alde.
Badu zarata horrek oihartzun atabikoa, soinua musika bilakatu baino aurrerakoagoa. Etsaiak inguratutako tribuaren arnasa. Bitarikoa guztiz, alde edo kontra, erdibiderik gabe. Laster kolorerik gabe, Voxeko Abascalek kazeloradarako deia egin baitu, Pablo Iglesiasen kontra.
Bada berehala irentsi du teknologiak haizeak daramana eta norbaitek soinu hori grabatu du eta zure zerara heltzen da. Eta bai, frogatu dute eta funtzionatzen du. Parekoak ikus dezake ez zarela ezer jotzen ari, baina sinesgarria irudituko zaio. Eta zu ez zara nekatuko.
Baina, balio du? Eragin bera izango du? Zerbaitengatik balio du gehiago elizan errezatutakoak, nekeagatik, bertaratzeko hartzen duzun lanagatik. Baina etxean errezatuak ere balio badu, zure sakelakoaren zaratak ere bai. Balio dezake, besteak beste, etxean gotortua bizitzeak eragiten dizun beldurra uxatzeko.
Honetan ere dosiak zeresan handia du. Ez da berdin egunean ordu batzuk edo egunean hogeita lau ordu. Horregatik berretsi dira tratu txarrak jasotzen dituzten emakumeei zuzendutako sareak. Ez zaude bakarrik, laguntza sareak funtzionatzen du eta agian itxialdi honek frogatu dizu egunean hiru orduz jasangarri dirudiena jasanezin dela isolamendu honetan, konpainia honetan. Agian birusari eskerrak emateko tenorean zaude.
Kanarietan bide berri bat asmatu dute emakumeen salaketak edo laguntza eskeak bideratzeko asmoz. Farmazia batean 19. maskarila eskatu eta alarmak pizten dira, isilean, baina pizten dira. Kopiatzeko moduko ideia. Ez zaude bakarrik, ez gaude bakarrik.