Bere kantetako batean, Battiatok zioen nahikoa zuela Corelliren sonata bat kreazioa miresteko. Zalantzarik gabe, zerbait behar dugu gaurko panoramarekin berradiskidetzeko. Iraganeko sortzaile handiak, akaso, baina nostalgian erori gabe. Tira, erori, berehala altxatu, eta aurrera jarraitu. Horretan nabilela, hara non topo egin dudan Robert Louis Stevensonen esaldi ezin aproposago batekin, Azterketa etikoak liburukoa: «Adeitasuna eta poztasuna moraltasun ororen aurrekoak dira: betebehar absolutuak dira».

Publicidad

Urte berriari begira bururatzen zaizkigun asmoen zerrendan apuntatzeko egokia. Kristautasunaren garaitik, ordea, susmagarria izan da poza. Oro har, erlijio gehienek ez dute alaitasunik izan, nahiz eta betiereko bizitza iragarri. Betiereko bizitza solemne eta serioa. Epikurok «hedone» hitza aipatzen zuen bere testuetan. Ia beti plazera bezala itzuli izan da, plazer edo gozamen fisikoa bezala, baina aditu batzuen ustez, gaizki egina dago itzulpena, eta zuzenagoa litzateke poztasunarekin lotzea. Alegia, Epikurok poztasuna aldarrikatzen zuen bizitza orekatu bat izateko.

Egia da batzuek xalotasunarekin lotzen dutela poza. Ezertaz ohartzen ez denarena omen da zorion perfektua. Stevensoni kasu eginez gero, ordea, poza bizitzaren aurreko jarrera bat da. Jarrera aktibo eta sakona. Berezkoa izan daiteke, baina hartan hezi gaitezke ere. Bakoitzak erabaki dezala zerez bete. Bete eta gorde, ez dezan algara hutsal baten arinkeriarekin ihes egin.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad