Borrar

Post koronabirus

BAI HORIXE ·

Egiaztatu dugu beharrezkotzat genuen gauza asko baztergarri direla

Astelehena, 22 ekaina 2020, 07:06

Comenta

Geurean gotorturik geundela, gure tradizio eta ohituretan gozo, gora gu eta gutarrak, etorri zitzaigun Txinatik zomorro ikusezin bat eta dena hankaz gora jarri zuen. Horren antzeko zerbait gertatu zaigu.

Egia da gure ohiturak dezente aldatu zirela azken hamarralditan. Guretu ditugu terrazak eta duela berrogeita hamar urte ezezagunak ziren leku horiek orain ezinbesteko zaizkigu. Ohitu gara jatetxeetara, ez bakarrik ospakizunetarako. Jatorrak eta beharrezkoak bihurtu ditugu txoznak, festetako ikur. Ohitu gara merkatal zentroetan erosketak egitera, kale etxekotu horiek maitatzeraino. Erabaki dugu ile apaindegirik gabe ez dagoela itxura onik, batzuk astero, beste batzuk hilero, guztiok sarritan. Eman ditugu muxuak ezker eskuinera, lehen oso pertsona seinalatuentzat zena edonorentzat bilakatuz. Ohitu gara lanorduak eta gero, bilera bat eta gero, kideekin kaña edo ardo bat hartzera. Erabaki dugu igandeetan gurasoen etxean bazkaltzea dela legea. Edozein aukera dela nahiko aitzakia autoa edo hegazkina hartu eta edonora joateko. Zaintza emakumeen eskutan utzi dugu, gainera eginkizun hori beste ezertarako balio ez duenak bete behar duela iritzita. Sartu ditugu haurrak jaiotzetik eskolan, zaharrak egoitzetan.

Horrek guztiak eta liburu oso bat osa-tzeko beste asko, lege bilakatu zitzaizkigun. Idatzi gabeko legeak, baina lege, gutarrak garela frogatzen duen zerbait. Eta, bat-batean, zomorroak bestelako bizimodura behartu gintuen. Ezin genuen etxetik atera, ezin genuen taberna edo jatetxetara joan, ezin genuen autoa hartu, ezin genituen gurasoak bisitatu, ez etxean ez egoitzetan. Maskara jarri behar genuen, aldamenekoa kutsadura iturri bilakatu zitzaigun, arriskua harengandik zetorrelakoan. Akabo festak, kañak eta debalde sakabanatutako muxuak, akabo kanpora joateko baliatutako asteburuak. Akabo birusa hizpide ez zuten notizia guztiak.

Hiru hilabetez bete dugu hain lege arrotz eta ezezaguna, salbuespenak salbuespen, gutxitan azaltzen dugun diziplinaz. Eta egiaztatu dugu beharrekotzat genuen gauza asko baztergarri direla, are kaltegarri. Eta garrantzi gutxiko-tzat genuen zeregin asko ezinbesteko zaizkigula, nahitaezko.

Eta orain gobernatzen gaituztenek ebatsi dute bukatu dela itxialdia, bertan behera gelditzen direla debeku gehienak eta gure esku dagoela hemendik aurrera ezinezko izan zaigunera itzuli ala ez. Ikuskizun gutxi hori baino liluragarriago.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Post koronabirus