Borrar

Historiaren bitxikeriak

BAI HORIXE ·

Bizitzak, tarteka, aurreikus ez zitezkeen biratzeak eskaintzen dizkigu

Astelehena, 2 azaroa 2020, 06:52

Comenta

Erabaki bat hartzeko orduan, guztiok neurtzen dugu daukaguna eta espero dezakeguna eta gehienetan pentsatzen dugu aurrerantzean gerta daitekeena aurreikus dezakegula, gutxi gorabehera behintzat. Jakin badakigu aldaketak gerta daitezkeela, baina pentsatu nahi dugu aurrez ikusteko modukoak izango direla, iraganean gizadiak ezagutu dituen modukoak.

Bizitzak, ordea, tarteka sekulako ustekabeak eskaintzen dizkigu. Urrutira jo gabe, bizi dugun pandemia, pertsona arrunton kalkulatzetan inondik inora sartzen ez zen zerbait. Ez lehenengo olatua ez bigarrena, are gutxiago ekarri dizkigun debeku ugariak, berezko iruditzen zitzaigun hainbeste kontu ezinezko bihurtu dituztenak. Eta gertaera hori kontutan izan gabe hartutako erabaki guztiak hankaz gora joan zaizkigu.

Trump da beste adibide bat. Pentsaezina zen horrelako gizon bat munduko boterearen erpinera heldu zitekeenik, baina heldu zen, iraun du lau urte luzez eta agian beste lau ditu aurretik. Izan zintezkeen kritiko gobernatzen gaituztenekiko, pentsa zenezakeen ezkutuko indarrak edozein maltzurkeria egiteko gauza direla, askotan agintaririk gorenenak txotxongiloak direla.

Baina Trump bezalako pertsona gezurti, barne-huts, faltsu eta irrigarria ez zen inoren kalkulatzetan sartzen, are gutxiago mendebaleko demokrazien artean. Agian bai Asiako bazterren batean, Ipar Korean edo, agian bai hain pertsonai bitxiak eskaini dizkigun Hego Amerikan. Ez, ordea, mendebaleko itsasargi diren Estatu Batuetan.

Ahalegin zintezke historiaren biratze bitxi horren zergatiak ulertzen, Estatu Batuetako hauteskunde sistemaren segadak zenbatzen, Trumpi botoa eman dion herritar bakoitzaren zergatiak aztertzen. Eta, halere, ulertezina egingo zaizu nola heldu den Trump, miliodun itxurak egiten dituen bufoi aberats hori, dagoen lekura.

Baina gertatu da eta horrek hotzikarak eragiten ditu munduaren bilakaeraz kezkatzen garen guztion bizkarrezurrean. Ze beste bitxikeria historikoa gertatuko zaigu bihar edo etzi? Agian Trumpek galdu egiten du eta, halere, ez du etxe zuritik alde egin nahi? Agian berriz ere itxiko gaituzte etxe zuloan, asmorik zuhurrenak ere baztertuz?

Eta bai, teorian behintzat, ustekabe historikoak izan daitezke onuragarriak, itxaropentsuak, ametsik zoroenetan ere bururatzen ez zaizkigun une zoragarriak. Baina gaur eta hemen zaila egiten da horretan sinestea. Berriz ere hasi beharko dugu baikortasuna fabrikatzen.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Historiaren bitxikeriak