Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Gauza

Salomon bera ere prest omen zegoen haurra erdibitzeko. Epai errazagorik!

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Jueves, 17 de octubre 2019, 07:26

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Azkenean, ezaguna dugu 'el proces' delakoaren epaia. Hamaika hitz esanarazi du, eta oraindik esanaraziko dituenak! Hala ere, hitz bat gehiago ekarri nahi nuke hona. Itxuraz, ezin arruntagoa da hitza: 'gauza'. Egunero erabiltzen dugu hitzetik hortzera, eta apenas ematen duen ezer denik. Baina uste baino karga handiagoa du.

Hitz zaharra da; alboko hizkuntzetan ere ezaguna eta ezin erabiliagoa. Latinezko 'causa' du jatorri; eta sustrai beretik sortuak dira 'cosa', 'chose', 'cousa' eta abar; katalanezko 'cosa' ere barne. Kontu jakinak dira horiek denak.

Baina esanahiari erreparatuta, berehala sortzen da galdera kitzikagarria: nola arraio izan lezake 'gauza' hitzak, hain arrunta eta ezereza izanik, 'kausa' bezalako jatorri kategoriakoa? Erantzun bila, goazen hitzaren hasierara.

Hasieran, auzi eta auzitegietako hitza omen zen 'kausa'. (Oraindik ere bada: adibidez, 'kausa bat ireki' esan ohi da.) Eta, hain zuzen, horixe omen zen: auzi-jartzailea eta akusatuaren artean liskarra sortu zuen gauza. Eta, auzian, bien erdian jartzen omen zen. Eta epaileari omen zegokion erabakitzea norena zen gauza. Hori bai: gauza oso-osorik utzita, ebaki gabe, erdibana egin gabe.

Horren harira, nola ez gogoratu Salomonen epai mitikoa? Errege jakintsu hura, itxura denez, prest omen zegoen gauza -haurra- erdibitzeko, bi amaren arteko auzia konpontzearren. Epai errazagorik! Ohitura eta lege guztien aurka, bi pusketa egin haurra, bi amen artean banatu, eta kito! Eskerrak, benetako amak aurka egin zion eta azkenean haurra osorik atera zen auzi hartatik!

Orain proces delakora etorrita, berez sortzen da galdera erabakigarria. Kataluniaz -eta, bide batez, Euskal Herriaz- ari garela, zein edo zer da auzi honetan 'gauza' edo 'kausa': lurraldea ala gizartea?

Nire ustez, galdera horren erantzunean egon daiteke gakoa. Baina, tamalez, erantzuna baino lehenago iritsiko zaizkigu galderak eta galderak, bata bestearen atzetik: zein lurraldeaz ari gara?, zein gizarteaz?, eta noizkoez?

Niri, egia esan, beldur handiagoa ematen didate gizartea zatitu nahi dutenek, lurraldea zatitu nahi dutenek baino. Eta gizarte-zatitzaile horien baitan sartzen ditut, jakina, bai lurraldea erabiltzen dutenak gizartea zatitzeko eta bai gizartea erabiltzen dutenak lurraldea zatitzeko. Izan ere, horientzat denentzat bitarte hutsa da gizartea, noiz eta gauza zatiezina izan beharko lukeenean, gizakia bera bezala.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios