Secciones
Servicios
Destacamos
Ospatu zaleak gara gurean. Atzo, San Anton eta txakolina. Astean zehar San Iker (Galartza) eta sagardoa. Gabonetan familia goraipatzetik gatoz. Eskuratu berri dugun egutegi hori ere jaiegunez zipriztinduta dator. Batzen gaituen hori ospatu ohi dugu. Hala egiten zuten gure arbasoek eta guk haiengandik ikasi. Gure lurraren lanketatik datozen bi produktu ospatzeaz gain, ondare kultural bat aldarrikatu dugu egunotan. Garena. Eta gu ordezkatuz, agintariak. Administrazioa egurtzea merke dagoen honetan, zerbitzari publiko diren horiek bakoitzaren kolorea alde batera utzi eta gure herri nortasunaren alde lerrokaturik ikustea ospatzekoa badela deritzot. «Lana eginaz goaz aurrera, kate horretan denok batera gogorki loturik gaude», idatzi zuen Xabier Letek eta irudi hori iradoki dit 'Ipuscoa' Gipuzkoaren lehen erreferentzia idatziaren milagarren urteurrenak izan duen aurkezpenak. Lurraldean mokoka ibili diren bi alderdien buruzagiak elkarlanaren izenean hitz egiten ikustea, hori bai ospatzekoa. Eider Mendoza, Gipuzkoako EAJren eraginkortasunaren aurpegi irribarretsua, eta Xabier Olano, EH Bilduren aldarte eraikitzailearen ordezkari fina, batera azaldu ziren egitasmoa bultzatzeko prest. Batzen gaituzten balio komunitarioak hizpide, giro politiko trumoitsua alde batera uzteko ausardia ospatzekoa da. Gipuzkoa gu gara, sagardoa eta txakolina bezalaxe. Gu. Batzen gaituena. Maitatu beharrekoa.
Joxean Artze ere ospatu behar dugu. Igandean bete ziren zazpi urte hil zela. Hala idatzi zuen. «Maite ez duena ez da bizi, bizitzeko beldurrez... Izan ere, lagunok, zerbaitetarako behar bada, maitatzeko behar da hemen ausardia, eta haundia!; gorrotatzeko, aski da koldarkeria».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Despliegue de guasa e ironía por febrero en Santoña
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.