Borrar

Kontua nork borobildu

Gaizka Lasa

San Sebastián

Sábado, 25 de enero 2025, 01:00

Soziedadean gertatu zitzaigun. Festa handi samarra ospatu, kontuak egin, bakoitzak berea jarri eta dirua falta. Gutxi, baina falta. Eztabaida etorri zen lehen-lehenik. Beroaldia gero. Nola borobildu baino gehiago, nork borobildu. Askok zioten nahikoa ordaindu zutela jan eta edandakoa kontuan hartuta. Azkenean, Josuk, Mikelek eta Adolfok billete urdin bana jarrita isildu zen afera, hitzordua antolatu zutenen ezintasuna tarteko.

Euskal Hezkuntza Sistemaren gatazkak ekarri dit burura pasadizoa. Etorkizuneko euskal herritar zintzo, kritiko eta jantzien heziketaren festa oparoa ordaintzerakoan, beti zeozer falta. Guztion zergek sare publikoa osotasunean finantzatzen dute, baina itunpekoaren beharrak erabat asetu gabe uzten dituzte. Han ere zerbitzu publikoa eskaintzen da, izaera hori baitu Euskal Herrian behintzat hezkuntzak, ikastetxearen titulartasunarekin nahastu nahi badugu ere. Eztabaida lokatzetan ito nahi ez eta gurasoek borobiltzen dute kontua kuoten bitartez, aurrez mahai gainean berea jarrita bazuten ere, Josuk, Mikelek eta Adolfok bezala. Jaurlaritzari ezintasuna merkeago ateratzen zaio horrela. Eta bien bitartean, hornitzaileak (arraindegi, harategi eta sare publikoko irakasleak), kexu. Greba. Euskararen aurkako oldarkeria judizialean gertatu bezala, zerbitzua ematen dutenek jasotzen dutenek baino eskubide gehiago dituzte, nonbait.

Pello Mari Otaño jaio zela 168 urte beteko dira bihar. Hark idatzi zuen: «Euskaragatik albiste txarrak guri eman dizkigunak, ez ditu ondo ezagutu-tzen gure itz ezti legunak, alkar maiteak izan gaitezen izen santu au degunak». Beste hainbeste esan genezake Euskal Hezkun-tza Sistemaz. Hau ere altxorra baita. Eta gurea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Kontua nork borobildu