Borrar

Denerako balio

Gaizka Lasa

San Sebastián

Sábado, 1 de febrero 2025, 01:00

Idazlanak egiteko ustez oso baliabide estimatuak ziren testua aberastu, hizkuntzaren maila jaso eta aditu bilaka-tzen gintuzten hitz ponposoak. Eta hoberena: denerako balio zuten. Historiako gertaerak azaltzeko, gizarte gaiak xeha-tzeko, halako filosofoz aritzeko edota herrigintza jorratzeko. Denerako. Komodinak. Laburregi edo azalean geratzea gaizki ikusita zegoen eta altxor haiek ziren gure dopina.

Osakidetzaren inguruan zabaldu den eztabaidan ere ez dakit ez ote diren halakoak zabaldu. Jaurlaritzak eta eragile desberdinek osasun sistema publikoaren funtsezko balioak ezarri dituzte. Hauexek omen: unibertsaltasuna, elkartasuna, ekitatea eta autonomia. Esanahi marduleko kontzeptuak denak. Erabat jasangarriak eta guztiz eraikitzaileak. Eder askoak! Amona Roxitak, ordea, ez ditu ezagutzen, ezta Aimar bilobak ere. Eta euren medikuei ere zerbait esaten dien ala ez zalantza dut. Osakidetzaren testuan ageri dira, baina etxebizitza arlokoetan ere badute sarbidea, hala nola justiziaz, teknologiaz edota ingurugiroaz jardutean. Idazlanetarako harrapatu bagenitu...

Era guztietako txostenak janzteko baliatzen diren berba horien behar handirik ez genuke izango bizimodua gobernatzeko oinarrizkoak diren funtsezko bestelako balioak hain barneratuta bagenitu. Juan Kruz Beloki Aranburu 'Motza' bertsolari zubietarraren jaiotzaren 150. urteurrena ospatu da aste honetan. Erleari buruz halaxe bota zuen: «...iñori eztiyo ezer ostutzen, berak egiña jaten du/langille danak alkar artuta alperra ito ta kendu.../guk ere askoz obe genikek ori egingo bagendu». Akaso komodinekin batera denerako balio duen ikasgai hau ere txertatu beharko luke Osakidetzak bere testuan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Denerako balio