Borrar

Ezkondu aurretik

Eliza jabetu da ezkontza zibilen indarraz eta berandu, etxeko bilakaerari dagokionez, plan bat burutu du

Astelehena, 13 urtarrila 2020, 13:36

Comenta

Joan den astean iragarri zuen eliza katolikoak ekimen berri bat plazaratu duela ezkontzeko asmoa dutenentzat.. Etorkizun hurbilean, abian jarriko du ezkondu aurreko ikastaro luzea, bizpahiru urtetakoa. Gotzain bakoitzak erabaki behar du ikastaroa nahitaezkoa den ala ez, baina eliza katolikoaren ordezkari gisa mintzatu zen Mario Izetak azpimarratu zuen apaiz izateko zazpi urtetako ikasketak behar direla eta orain arte elizaren bidez ezkondu nahi dutenek soilik hogei ordutako ikastaroa egin behar dutela.

Ikastaro horiek, noski, elizan ezkondu nahi dutenentzat dira. Beraz, ezkontzen artean gutxiengo nabarmena den kopuruarentzat. 2018an, erkidego autonomo honetan ehuneko hamabost dira elizan ezkondu zirenak. Eta horien artean ehuneko hirurogei banandu egiten dira hamabost urte bete baino lehen. Hortik elizaren kezka.

Ezkontzeko eliza aukeratzen dutenen artean, anitzak dira arrazoiak. Lehenik, seguruenik, tradizioa, ohitura, ondoren, ezkontza zibila mingarria litzatekeela gurasoen-tzat. Gutxitan ahoskatzen da, berriz, beste arrazoiren bat, hala nola elizak erritoari eskaintzen dion handiustekeria, hotsandia, ezkontza zibilentzat gaindiezina.

Eliza jabetu da ezkontza zibilen indarraz eta berandu, etxeko bilakaerari dagokionez, plan bat burutu du, ezkontideak ezkontzara prestaturik hel daitezen. Plana ez dago oraindik indarrean, baina honezkero ezagutzen dugu hainbat xehetasun.

Gai ugari aztertuko omen ditu ikastaroak, sexualitatea barne, eta ez da aurrerapen txikia elizarentzat. Adibidez, gizonak egun zehatz batean sexu harremanak izateko asmoa badu, gomendatzen zaio arratsalde horretan haurrak parkera eraman ditzala, emakumeak, bitartean, kuluxka egin dezan, gauerako prest egon dadin.

Esparru horretan sartzen da masturbazioa, elizaren ustez jarduera horrek norberekoikeria susta dezake. Ohitzen zara zure buruari bakarrik erreparatzen eta jarduera beste norbaitekin egiten duzunean ez diozu besteari behar adina jaramonik egiten.

Aholkuen artean, kastitatea, noski eta gizarte honetan hain ugaria den desleialtasuna uko egitea. Nola? Adibidez, bikotea taldean irteten denean uneoro bestearen ondoan kokatuz, bikotearengandik pitin bat urruntzen denak tentaldiari amore eman diezaiokeelakoan. Belaunaldi pare batean, mende erdian, lehen salbuespen ziren banatzeak gehiengo dira gaur. Norberak erabaki behar du elizaren errezeta joera hori aldatzeko gauza izango den ala ez.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ezkondu aurretik