Borrar

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aspalditik ari gara telelanarekin bueltaka, urtetan eztabaidatu da kontua eta han-hemenka esperimentuak egin, batez ere administrazioan. Urteak dira langile batzuk, gehienetan hala nahi izan dutelako, borondatezkoak izan direlako, astean egun ba-tzuetan etxetik egiten dutela lan.

Eztabaidan zegoen kontua, alde batetik ugazaba batzuk begi bistan izan nahi dituztelako langileak eta bestetik sistemak ez zuelako balio lan guztietarako. Beste eragozpen batzuk ere aipatzen ziren, adibidez lan horrek langileentzat mugarik gabeko erabilgarritasuna ekar zezakeela. Frantzian, adibidez, legeak egin zituzten erabilgarritasun hori mugatzeko asmoz.

Eta bat-batean, hain eraso bortitza egin digun pandemiak lasterragotu egin du kontua. Bat-batean, milaka, milioika langilek hasi behar izan du telelanean, are aldez aurretik esperimentu hori egin ez zutenak, adibidez, maila guztietako irakasleak edo osagileak. Salbuespen izatetik arau izatera pasa zen telelana.

Momenturik okerrenean, gainera, hain zuzen, langile askoren seme-alabak ere etxean gotorturik zeudenean. Eztabaidan dago orain kontua, sindikatuek eta nagusien elkarteen artean. Bitartean gutako edonork entzun ditu aldeko nahiz kontrako argudioak.

Harrigarria gertatu zait, oro har, enpresariengandik langileengandik baino kexa gutxiago entzun direla. Nonbait, nagusiek egiaztatu dute sistemak funtziona-tzen duela, askoz gehiago direla langile arduratsuak amarrutsuak baino. Egiaztatu omen dute, era berean, bulegoan lan egiten zuen askok bazituela etxean telelanerako beharrezkoak diren baliabide teknikoak. Etxeko jangelatik edo logelaren bazter batetik egin dute lan, baina gehienetan nork bere ordenagailuan, nork bere sareak erabiliz, nork bere hipoteka edo argindarra ordainduz.

Langileen artean, berriz, era guztietako iritziak entzun ditut. Deigarriena etxetik kanpo lan egiteak dituen albo ondorioak, adibidez lankideen arteko harremanak falta izan zaizkiela, baita ere etxe zulotik tarteka ihes egiteko premia, desberdintasunik gabe gizon eta emakumeen artean, edo lanorduen muga jakina. Ateratzen naiz lanetik eta akabo, biharamuna arte.

Behar den eskutan dago orain eztabaida, sindikatu eta nagusi elkarteenetan, hor ari dira aldeko eta kontrako argudioak aztertzen. Laster ikusiko dugu zeintzuk diren emaitzak, nola arautzen den lan modu hau. Baina gauza bat behintzat argi dugu: aurrerantzean ugaldu egingo da telelana.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios