Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

ESTATU KOLPEA

Karlos Linazasoro

BAI HORIXE

Sábado, 3 de agosto 2019, 11:09

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Estatu kolpe bat jotzea pentsatzen ari naiz, serioski pentsatzen ere. Noren kontra oraindik ez dakit, baina jo nahi dudala, horretaz seguru nago. Kementsua eta gerrazalea naiz, lagun militar bi dauzkat, itsu-txakur bat, fragata bat eta asaltoko bi subfusil sobietar. Era berean, Maiakovski eta Pasternak ere irakurri ditugu (dena ez da izango erailtzea), sadikoak eta odolzaleak gara, eta gure herria erro-errotik aldatu nahi dugu. Planoekin, estrategiekin, baimen eta gainerako burokrazia nekagarri eta mantsoarekin ari naiz, baina datorren urterako bai, ordurako prest izanen ditut paper guztiak. Otawiscako kartzela erasotzea izanen litzateke lehen urratsa, bertan dauden preso lagunak askatu eta eurekin bizi diren suge tristeak. Saiatzen naizen hamaseigarren aldia da oraingoa, baina ez dut etsiko. Berriz diot: ez dut etsiko. Beti daude delazioak, eper mezulariak, etsaiarekin konpontxo egiten duten gizandiak, kaiola irekiak, pixaz beteriko bide zikinak, halako zerrikeria baldresak. Horrexegatik nahi dut dena ondo-ondo lotua izan. Urteek ez dute barkatzen, paparreko dominek izugarrizko karga daukate, tortikolisak atzazalak lehertzen dizkit, eta ez da denbora askorik gelditzen. Orain ez da, bada, panegiriko eta eufemismo eta inguraketetan ibiltzeko tenorea; apenas gelditzen diren hilebete eskas batzuk montzoia iristeko. Gero hau guztia birrindua-suntsitua-ezabatua izango da eta ez da Departamenduaren gainean kardantxilo puta bat ere geldituko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios