Aspaldian, beste mende batean, ikasi nuen alferrik zela Eguberriei ihes egiteko ahalegina. Itsasoa titare batekin hustea bezain ezinezko. Zuhurrago dela olatua surfeatzea gerarazten saiatzea baino. Geroztik ahalegintzen naiz urteroko egunotan gertatzen dena olatuaren gainetik bizitzen, azter-tzen. Hori bai, zer ospatzen dugun ulertu gabe.
Publicidad
Oreka zail horretatik ezin da mundua ondo ikusi. Eskerrak egoera honek, gripeak bezala, zazpi egunetako iraupena duen, botikak hartu ala ez. Okerrena da hortik aurrera ere, olatua utzi eta hondartzara pasa ondoren, munduak korapilatsu jarraituko duela. Agian lasaixeago, agian egunotako histeriak eragiten duen zurrunbilotik kanpo.
Gogoan dut ze eromena iruditzen zitzaidan, oso gaztetan, Vietnameko gerran Eguberrietako suetena deklaratzea. Non eta Vietnamen. Nola demontre gera zitekeen izugarrizko gerra hura aitzakia horrekin, ze harremana zuten bonbek Belenen jaio zen haurtxo eder horrekin. Gero ikasi nuen edozein aitzakia dela zilegi suetenerako, are Eguberriak.
Egia da geroztik Eguberriek ere ez dutela apenas zerikusirik haurtxo eder horrekin, eta bai diruarekin. Jarriko ditugu apaingarri pinpirinak hiri eta herri guztietan (dirua), piztuko ditugu argiak (dirua), erosiko dugu inork behar ez duena (dirua), jan eta edango dugu neurriz kanpo (dirua), egingo ditugu oparirik absurdoenak (dirua).
Ezer galdetu gabe, ezer ulertu gabe, sineskeria hutsez, olatuaren eraginez. Eta hori gutxi balitz bezala, aurten Espainiako eskuinak, mutur batetik bestera, kezka hori azaldu du, non eta Espainiako legebiltzarrean. Nonbait, iruditzen zaie gobernuak ez dituela festok behar bezala ospa-tzen, festa hauek galdua dutela erlijioaren mamia, gabon gaueko meza, jaiotzen zentralitatea, espiritu sainduaren usaina. Ai, irabaziko balute.
Publicidad
Hara non hartu duen esanahi politikoa Eguberrien ospakizunak. Seguru gaia legebiltzarrera eraman dutenek kalean bizi diren pertsonak eramango dituztela etxera afaltzera, gaztainak edo kapoia, seguru etxerik gabeko etorkinen artean banatzen dutela afaltzeko zutena. Seguru Errege Magoak lehenesten dituztela, Belenen jaio den haurtxo ederrarekin batera. Bejondeiela.
Gainerakook itsu jarraituko dugu, edo gutxienez begiak propio itxita, arriskua pasa dela egiaztatu arte, eskuak opariz eta erosketez kargatuak, olatu erraldoiak ito-tzen ez bagaitu.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión