Borrar

Betiko desberdintasuna

Bai horixe ·

Inkesta bat, fidagarria baldin eta zure aurreiritziak bermatzen baditu

Astelehena, 23 abendua 2019, 07:38

Comenta

Zutabe honetan adierazi nahi dudana ez dator ondo Gabon gauaren atari honetan. Idatzi gabeko lege batek agintzen du egunotan denak behar duela izan gozo, dena ezti, dena irribarre eta algara. Samurkeria da legea. Ikusiko duk aita barrez, ama ere poz eta atseginez. Gero gerokoak.

Eta halere, edo agian horrexegatik, komentatu nahi dut eskuartean dudan Deustuko Gizarte Barometro irten berria, aurtengo neguari dagokiona. Zehazkiago, gizon eta emakumeon arteko eskubide berdintasunaren inguruko erantzunak biltzen dituenari erreparatu nahi diot.

Txostenaren laugarren puntuan galdetzen dute ea teorian behintzat guztiok bilatzen dugun eskubide berdintasun hori urgentziazkoa den ala ez. Presa handiko kontua da gizonezkoen ehuneko berrogeita biarentzat. Emakumeen iritziz, berriz, benetako berdintasuna urgentziazkoa da ehuneko hirurogeiarentzat.

Desberdintasun adierazgarria, ez, ordea, harrigarria, desberdinkeriak emakumeoi egiten baitigu kalterik handiena. Ez dira gutxi eskubide berdintasunarekin irabazle gertatzen direla uste duten gizonak, nahiago dutenak aldamenean pareko norbait izan, menpeko bat baino. Baina, halere, premiazkoagoa omen da diskriminaziorik eza emakumeontzat.

Horregatik, galdetzen zaienean noraino egiten duten bat mugimendu feministaren aldarriekin, zerotik hamarrera, emakumeen erantzuna sei-t-erdikoa da eta gizonena bost eta koskakoa. Gutxi irudituko zaio hainbati sei-t-erdi hori, baina duela hamarraldi gutxi, kopuru horren zati handi batek ez zuen entzun mugimendu feminista zegoenik ere.

Barometroaren beste puntu batean galdetzen da ze alderdi politikorekin lotzen duten gehien feminismoa. Eta erantzunen emaitza ez da askoren gustukoa izango. Gizonen artean, Elkarrekin-Podemosek berrogei puntu jasotzen ditu, emakumeen artean hogeita hemeretzi., garaile lehia honetan. Euskal Herria Bildu feminismoarekin lotzen dutenak hiru aldiz gutxiago dira. Jeltzaleen kasua da agian nabarmenena, nire ustez: gizonen artean bi puntu ditu eta emakumeen artean ez da bi puntutara heltzen.

Inkesta bat da Barometroa, urtero ezagutzen ditugun beste askoren pareko, inkesta bat besterik ez, fidagarria emaitzak gustuko badituzu, zure aurreiritziekin bat badator, baztergarria zenbakiak kontra badituzu, entzun nahi zenukeena esaten ez badu.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Betiko desberdintasuna