Borrar

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Azken aldian inor ez da salbatzen. Iraganeko pertsonaia ezagun ia guztiak matxistak, kolonialistak, arrazistak, esklabozaleak eta abar ziren. Beren garaiaren seme-alaba izateak ere ez ditu salbatzen. Jakina, gaur egungo ikuspegitik deserosoak egiten zaizkigu, geuregana ezinak, edo are nazkagarriak. Hasi Elcanotik eta Che Guevararaino. Hasi Platonetik eta Zumalakarregiraino. Nahi duzuen lekutik has gaitezke, eta emaitza beti bera izango da. Ezin uka berrikuspen horren atzetik asmo zintzoa dagoenik: mundua gure balore eta ikuskeraren arabera moldatzea. Eta, ondorioz, mundu hobeago bat eraikitzea. Baina zenbat aldiz entzun dugu lelo bera historian zehar? Zenbat salbatzaile eta askatzaile izan ditugu? Zenbat traidore bihurtu dira denborarekin heroi eta alderantziz?

Gauza bat da baztertua geratu zen norbait berreskuratzea eta haren lanari merezi duen arreta jar-tzea, ilunpetik ateratzea. Hori ezinbestekoa da, baita bidezkoa ere. Eta hor badugu zeregina. Baina zer egin pentsalari, sortzaile, zientzialari eta abar gisa paregabeak izanagatik, senar edo gizon gisa modu krudelean jokatu zutenekin? Nola bereizi pertsona eta haren lana? Zer egingo dugu, adibidez, Einsteinen teoriekin, Nerudaren poemekin, Marxen materialismo dialektikoarekin, Gandhiren desobedientzia zibilarekin edo Picassoren 'Gernika'rekin? Debekatu? Historia liburuetatik ezabatu? Erronboren bat edo bi jarri lanaren atarian oharpen gisa? Anonimoki aipatu? Linbo moduko batean utzi oraingoz?

Eta soka norabide horretan gehiago tenkatuz gero, batek daki noraino hel gaitezkeen. Agian, hemendik urte batzuetara ETA gai-tzetsiko dugu ez jendea hiltzen zuelako, erakunde matxista zelako baizik. Beste hainbeste gerta daiteke GALen kasuan ere.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios