Borrar

Balio galduak

Bai horixe ·

Ez da bat-bateko iraultza izan, hamarralditan gertatutakoa baikiz

Astelehena, 16 abendua 2019, 07:38

Comenta

SSarritan entzun eta irakurtzen ditugu garai bateko balioak galdu direneko lantuak. Horrelakoetan gutxitan zehazten da ze demontreko balioak diren galdu ditugun horiek, iraganaren ze puntutan zegoen paradisu hura, baina bada zorionez galdutako balio bat baino gehiago.

Lehen adibidea. Duela berrogeita hamar urte, ezkontzatik kanpo haur bat erditzen zuen emakumea baztertua zegoen betirako, are bere etxean. Agian gertatutakoa onartu baino lehen orain bitxiak iruditzen zitzaizkigun trikimailuak egiten ziren: haurdunaldia ezkutupean gorde ondoren, haurra beste norbaiti ematen zitzaion, adopzioz, amaren gurasoek beraiena zela esaten zuten edo haurdun zegoen emakumea etxetik botatzen zuten.

Gaur, berriz, jaiotzen diren haurren erdia ezkontzatik kanpo sortzen da eta ez omen da haurra bakarka duten emakumeen kopurua nabarmenki igo delako, baizik eta sor-tzen diren haur gutxiak bikote ez ezkonduetan sortzen direlako. Eta datu horri gehitu behar zaio erditik gora direla elizan egiten ez diren ezkontzak, ezkontza zibilak.

Europaren batezbesteko kopuruak dira horiek, erdi mailakoak. Beraz, eliza katolikoarekiko atxikimendua da galdu diren balio horietako bat. Ez da bat-bateko iraultza izan, hamarralditan gertatutakoa baizik, tantaka baina atseden hartu gabe, gizartea erabat aldatu arte.

Aniztasunak irabazi du betibatekotasunak galdu. Beste adibide bat: duela mende erdi nahitaezkoa zen katoliko izatea gurean eta araua betetzen ez zuenak ezkutuan gorde behar zuen bere sinesmena. Heriotzaraino, gainera, kanposantuetan ere leku desberdinetan hobiratzen baitzituzten eliza katolikoaren kide ez zirenak.

Gaur zabala da beste erlijioek betetzen duten esparrua, bihotzetan nahiz kaleetan eta eliza katolikoaren eragina folklore bilakatu da kasu askotan, besteak beste gainean ditugun Eguberrietan. Hor ere lehia dago pertsonaia batzuen eta besteen artean, Espainia osoan eta bereziki gurean.

Aniztasuna irabazle esparru honetan ere, batzuetan propio bultzatua, bestetan beldurrez ikusia. Aukeratzeko askatasun gehiago, baina baita baso horretan galtzeko beldur gehiago ere. Segurtasun falta horrek sortzen du paradisu galduen kondaira, atzera eginez dena konponduko balitz bezala, are gehiago, atzera egiterik balego bezala.

Kosta egingo zaigu, baina onartu beharko genuke ez dagoela paradisurik, ez behintzat iraganean.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Balio galduak