Borrar

Asteburua Arantzazun

Hirurogeita hamalau lagun elkartu ginen, Arantzazun, nola definitu ez dakidan bilkuran

RUFINO IRAOLA

Jueves, 19 de octubre 2017, 06:37

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Zuk zer duzu, Arantzazu?» Artea omen da, fedea, kultura, euskara... Euskal Herriak maite zaitu. Elorria da zure sinboloa. Elorriaren aran-tzek denok estu-estu lotzen gaituzte. Aran-tzazuk jendea biltzeko ahalmen paregabea dauka, oraindik. Oraindik diot, zeren XXI. mendean gaude. XXI. mendean!

Dena den, Arantzazuko frantziskotarrak triste samar daude aldi honetan, azkeneko gertakariak direla medio: Iñakiren heriotza.

Jende askok baztertu ditu usadioak eta erlijioa, eta horrelako leku batera hurbiltzen dena turistikoki hurbiltzen da gehien bat. Turistikoki hurbiltzeak esan nahi ikusmiran joatea, fotografiak ateratzea, eta, Arantzazuren kasuan, arte modernoari buruzko kronika egitea. Kronika oso dialogikoa, zeren ez ahaztu Oteiza, Chilida, Sáenz de Oiza, Laorga, Muñoz, Eulate, Basterretxea... izan zirela protagonistak. Garai hartako profesional eta artistarik onenak. Emaitza eta seinalea Arantzazu da: eliz ataria, eliza bera, azpiko kripta eta ingurumari osoa.

Hilaren zortzian, igandea, ikusi egin behar zen nolako jende mordoa zihoan 12:00etarako mezatara. Harriturik geratu nintzen. Erlijioari dagokionez, nonbait, jendeak ez du funtzionatzen ni bizi naizen herriko parametroetan. Asteburua Arantzazun igaro genuen, baina elizara, bai turista moduan, baina mezatara ez nintzen joan, nahiz eta gure taldean 'batasunaren ospakizuna' egin genuen.

Hirurogeita hamalau lagun elkartu ginen, seigarren aldiz, Arantzazun, nola definitu ez dakidan bilkuran. Norbaitek entzun badu Enrique Martínez Lozanoren izena, horrek gehiago argituko dio nire azalpenek baino. Gainera, esango nuke gure bilerak ez daukala zerikusirik erlijioarekin, bizitzeko filosofia da.

Urtero gai diferentea lantzen dugu, aurten (nahiago nuke hitz potoloa saihestu, baina nola adierazi?) «fisika kuantikoa eta espiritualitateaz» jardun dugu, iazkoari jarraipena emanik. Neurozientzia eta espiritualitateaz ere egin zuen ekarpen ederrik gure maisuak, Enriquek.

Hirurogeita hamalau lagun esan dut; Asis Topagunean, Euskal Herrikoak gehienak. Baziren, ordea, kataluniarrak, madrildarrak, Segoviakoak eta Salamancakoak ere, Uruguai eta Ekuadorrekoa ahaztu gabe. Nolako harmonian bizi izan dugun dena, benetako anaitasunean, zeinezkorik gabe, elebitasuna errespetatuz.

Ondorengo egun batean, 'ederra izan zuan', esan nion antolatzaileetako bati, eta hark erantzun: «Bai, ametsezko asteburua izan zuan, bai! Baina onena egiazkoa, erreala izan zela!»

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios