Borrar

Armairuen babesa

BAI HORIXE ·

Zilegi da norberaren sexu norabidea barrukotasunean gordetzea

Astelehena, 29 ekaina 2020, 07:01

Comenta

Uste genuenean sexu bereko pertsonen arteko ezkontzarekin sekulako aurrerapausoa eman genuela, gizartea hasi zela bakoitzaren norabide sexuala errespetatzen edo gutxienez tolerantziaren antzeko zerbait antzezten, errealitateak esaten digu ezetz, asko direla oraindik ezkutatzeko premia sentitzen dutenak, armairu barruan bizi direnak. Horregatik sortzen da hainbesteko iskanbila 'ospetsu'ren bat armairutik ateratzen denean.

Armairu asko daude eta gehienok gordetzen dugu bertan gure bizitzaren edo izaeraren zatiren bat. Diktadura baten pean jaio eta gaztetu ginenok badugu armairuen berri, han gordetzen genuelako sarritan diktadorearen aurkako jarrera. Baina orduan ez zen armairurik aipatzen, kontuz ibiltzea esaten zitzaion zuhurtasun horri.

Orain, berriz, armairu bakarra dugu gogoan, sexu norabideari dagokiona eta jendartearen gehiengoak txalotu egiten du bertatik ateratzeko ausardia duena, batez ere pertsona ospetsua bada. Horrelako zerbait gertatzen denean, azalpena egiten duenak esan ohi du berak baino zailtasun gehiago dutenen onetan eman duela pausoa, beldurrez armairuan gordeta bizi direnen aldeko pausoa dela aitorpen publikoa.

Esan behar da era horretako aitorpenak ez direla nahitaezkoak, zilegi dela norberaren sexu norabidea barrukotasunean gordetzea. Era berean, norbaitek bere nortasunaren atal hori azaleratu nahi badu, aski luke edonon bere bikotearekin agertzearekin, beste inolako aitorpenik gabe, bikotekidea gehiengoarekin bat datorrenean egiten den bezala. Nabarmenkeriarik eza ez dago, ordea, modan.

Azken batean sexuarekiko jarrera, edozein dela ere, norberaren nortasunaren atal bat besterik ez da, askok atal horrek pertsonaren bizitza osoa baldintzatzen duela uste badu ere. Norbait homosexuala dela esaten dugunean ez dugu pertsona hori erabat deskribatzen, horretaz gain izan daiteke pobrea ala aberatsa, erlijiosoa edo laikoa, atzerakoia nahiz aurrerazalea eta gauza bera norbait heterosexuala denean.

Homosexuala izan daiteke zaharra edo gaztea eta hori ere ahaztu egiten zaigu, bizitzaren bi muturretan delako zailen gehiengoaren agintekeriatik ihes egitea, eskolak eta zahar etxeak baitira lekurik arriskutsuenak arautik ateratzen denarentzat. Zergatik da hain zaila bestea errespetatzea, bestearekiko begirunea izatea edo, gutxienez, tolerantzia antzeztea? Ez al du gutako bakoitzak nahiko arazo berearekin, aldamenekoari bizitza zailtzen jardun gabe?

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Armairuen babesa