Secciones
Servicios
Destacamos
Munduak, gutxienez gure inguruko herrialdeek, berdintasunera jotzen dute (agian berdinkeriara) dirudienez etenik ez duen jarraibidean, ez diru sarrerei dagokienez, horixe besterik ez zitzaigun falta, baina bai herri bakoitzaren nortasunari dagokionez. Gero eta berdinagoak dira gure ohiturak, gure bizimodua, gure kaleak, gure janari-edariak, gure kultura.
Beraz, ez dakit zilegi ote den gauzak egiteko modu donostiar bat dagoela esatea, edo gipuzkoarrok honelakoak edo horrelakoak garenik esatea. Baina ausartuko naiz festak gizon eta emakumeon arteko berdintasunaz ospatzeari dagokionez, Donostia eredu izan daitekeela, badagoela aldaketa hori egiteko modu donostiarra.
1980. urtetik aurrera, tantaka, ez uholdeka, gauzatu da gaurko egoera. Danborrada guztien artean ez dira ehuneko bi gizon eta emakumeak berdintasunean onartzen ez dituztenak. Noski, danborrada guztietan ez da berdintasuna azkeneraino eramaten, baina urtero dago aurrerapenen bat. Aurten, adibidez, Union Artesanan emakume batzuk hartzen dute parte aitzurlari gisa, lehen aldiz. Gainera, ibilbide honetan udala lagun izan dute emakumeen parte hartzea defenditzen dutenek, ez etsai. Hori ere ez da edozein herri edo hiritan gertatu. Alderdi bereko udalek ez dute era berdinean jokatu han edo hemen, auskalo zergatik.
Hori litzateke donostiarren modua festak eta eskubide berdintasuna uztartzeari dagokionez, erreformismoa, ez iraultza. Egia da bilakaera hori errazago dela desfileak ehunka direnean bakarra denean baino, baina ezin uka ze norabidetan doazen Donostiako aldaketak. Hor gelditzen dira gizonkeriaren gotorleku gisa bizpahiru danborrada, iraganaren lekuko, gazteenek ere nondik gatozen jakin dezaten.
Etorkizunak, ordea, beste norabide bat du. Hori da donostiarrek, zalapartarik gabe onartu dutena. Ez dira kontrakoan tematu, ez dute apenas iskanbilarik antolatu. Eskubideen esparruan ez da ezer modu naturalean gertatzen, norbaitek, norbaitzuk bultzatzen dute eskubide berdintasunaren alde eta beste batzuk kontra. Kasu honetan aldekoak ari dira irabazten, itxura guztien arabera atzerabiderik ez duen norabidean. Behin danborren lilura dastatu duena, nekez itzuliko baita espaloietara. Ikusi besterik ez dago zenbat emakumek hartu duen parte egunotako entseguetan. Esan horiei datorren urtetik aurrera kendu egingo diezula lortu duten eskubidea.
Danborrak eta emakumeak ez dira bateraezinak.
¿Ya eres suscriptor/a? Inicia sesión
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Las zarceras tras las que se esconde un polígono industrial del vino en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.