Secciones
Servicios
Destacamos
Maurice Ravel konpositore ezagunaren jaiotegunaren 150. urteurrena ospatzen ari gara egunotan. Euskal kazetari askok lan eskergarria egin dute musika klasikoko konpositore bikain honen inguruko zertzeladak azaltzeaz gain, bere musikaren ezaugarriak jakitera emanez. Deskubrimendu gisa jakitera eman dira bere hainbat datu biografiko eta, batez ere, konpositoreak Ziburuko herriarekin zuen lotura. Geure egin nahi geldiezin batek harrapatuta bezala idatzi dira hainbat eta hainbat lerro, hala nola, etxean amak eta izebak euskaraz hitz egiten ziotela, zortzikoaren erritmoa gustuko zuela, edo 1892ko Donibane Lohizuneko festetako diskurtsoaren amaieran 'biba zazpiak bat!' oihukatu zuela.
Ezaguna da euskaldunoi tankerako pasarte epikoak gustatzen zaizkigula. Hobe esan, epika hori elikatzen dituzten heroiak gure egitea. Gureak zirela sinestea. Gureak balira lez aintzatestea.
Nik neuk ere oso maite dut horrelakoak deskubritzea. Baina batez ere gustatzen zait, biografietan usu agertzen ez diren bestelako ñabardurak deskubritzea. Eta belarria piztu dit jakiteak, Parisen bere lanaren inguruko kritikak, gustukoak ez zituen eskaerak edo musikaren gainean ulertezinak zitzaizkion eztabaidetatik atera beharra sentitzen zuenean, Ziburun aurkitzen zuela berriro bere buruaz eta munduaz baketzeko tenorea.
Eta bere ahotik ateratako ondoko esaldi honek ere biziki harrapatu nau: «Zain nago». Maisulanak idazten zituela aitortu ziotenei, hori egia balitz, gelditu eta heriotzaren zain egotea besterik ez litzaiokeela geldituko erantzun omen zien. Eta handik bi urtera, gaixotasun neurologiko batek harrapatuta, bere azken hilabeteak balkoiaren aurrean eserita eman omen zituen, paisaiari begira. Zer egiten zuen galdetu ziotenean, «zain nago» eran- tzun omen zuen.
Zein ederra den zain egotea, dakizunean zer egin duzun, dakizunean erroak non dituzun, dakizunean zure lana aitortua izan dela. Zein ederra, bere bakean, bizitzari joaten uztea. Horren kontziente izatea.
Aldarrikatzen dut, bada, ibilbide bateko sortzaile guztiek izan beharko luketela beren lanaren aitortza-maila ezagutu ahal izateko aukera. Nongoak diren sentitzekoa. «Gora zazpiak bat!» oihukatu ez badute ere, herri honetakoak izan baldin badira, herri hau aberastu badute, herri honetako herritarren gogoa piztu badute...
Aldarrikatzen dut «zain egotea» sor- tzailearen hautua dela eta, horretarako, herritarrek eta erakunde publikoek aitortzaz jantzi behar dutela.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Siete años de un Renzo Piano enredado
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.