Borrar
Kareletik

Olatuaren edertasuna

Olatu batek bere edertasuna, aurretik desagertu direnen indarrari zor dio

Miércoles, 28 de mayo 2025, 02:00

Joan den astelehenean, Pedro Miguel Etxenike fisikariak, 'El secreto de la naturaleza'* izeneko dokumentala aurkeztu zuen Ondarroan. Ondarroako 'Zientziaren giltzak' elkarteak gonbidatuta izan genuen dokumentala ezagutzeko parada eta Etxenike handiarekin aurrez aurre solasean aritzeko aukera.

Aipatu dokumentala Etxenikeren obra, bizitza eta pentsamendua jasotzen duen ikus-entzutezkoa da. Gerorako idatzita geratuko den dokumentua dela esan liteke. Nahiz eta fisikariak argi utziz zuen, hiru ordu luzeko elkarrizketa egin ziotela, astelehenean ikusitakoan ordu bat bakarrik dagoela eta, beraz, beste halako bi daudela oraindik argitara emateko.

Dokumentalak, Etxenike zientzialari gisa ezagutarazteaz gain, beti bezain umoretsu eta argi (bide batez esanda), fisikari ospetsuaren azpian dagoen pentsalari humanista agerrarazten du. Normalean, zientziarekin eta zientzialariekin lotzen ez ditugun ideiak eta balioak dakarkizki fisikariak: kulturaren balioaz dihardu, pentsamendu sortzaileaz, demokraziaren ezinbestekotasunaz, eta dokumentalaren hondar hitzak erreskatatuz, zein garrantzitsua den gogoratzea, aurrekoei esker «garela».

Zientzialaria ikertzera zerk mugitzen duen galdetu genionean, bi izan ziren bere erantzunak: bata, jakinmina. Eta, bestea, arazo guztiek dutela irtenbidea sinisteak. Ziurtasunaren eta eta konbetzimenduaren arteko bulkada azalezin bat.

Harritu, ostera, beste ideia honek harritu gintuen: «zientzia da gizadiaren artelan kolektiborik garrantzitsuena». Zientzia artelana da, bada. Eta kolektiboa. Eta askatasuna behar duena zer ikertu hautatzeko eta emaitzetara nola heldu erabakitzeko. Demokraziaren defendatzaile sutsu, Etxenikek zientzialari orok bere herriaren aurrerapenaren alde egiten duela lan sinisten du.

Momentu ederra izan zen aipatu zuenekoa, ulertzea, dakigunaz jabetzea dela. Eskolan, sarri askotan, ez baitzaigu irakasten ulertu duguna aplikatzen, ezagutza metatzen baizik.

Etxenikek azpimarratu zuen ez dagoela hezkuntza sistema perfekturik, gizarteari egokitzeko gaitasunik erakusten ez duen bitartean.

Gu guztiok daukagun egia partikularrak defendatzen ibiltzearen joera setatiaren inguruan argitu zigun zientziak egiak dituela demostratzen, eta horrek denbora eskatzen duela, kaleko iritzi eta egia aldakorrek ez bezala.

Ederrena, dokumentalaren bukaera izan zen. Gogorarazi baitzigun, izan zirelako garela. Olatu batek bere edertasuna, aurretik desagertu direnen indarrari zor diela, alegia.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Olatuaren edertasuna