Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Kareletik

Motelaldia

Donostiako hiriaren ezaugarriez galdetuz gero, inork gutxik erantzungo luke hiri euskalduna denik

Miércoles, 9 de abril 2025, 02:00

Siadecok Donostiako datu demolinguistikoen bilakaeraren prospekzio ikerketa egin du 2036 urte-mugatzat hartuta. Datuek aldaketa nabarmenak erakusten dituzte. Hartara, hizkuntzaren ezagutza eta erabilerarako ezarriko diren udal politikak ere egokitu egin beharko dira biztanleriaren bilakaeraren arabera.

Siadecoren txostenean jasotzen diren emaitzak oinarri hartuta, diagnostikoa osatzeko eta hurrengo urteetarako udaletik bultzatu beharko den biziberritze planerako ekarpenak egiteko deitu gaituzte hainbat herritar.

Euskara animalia baten bidez deskribatu beharko bagenu ea zein animalia aukeratuko genukeen galdetu digute aurrena. Eta niri, kameleoia etorri zait burura. Arrisku egoeren aurrean larru kolorez aldatzen den piztia, ihes egiteko baino areago iraun bizitzeko diseinatua, eta bere habitat-aren kanpotikoen begietara ikusezina dena.

Datuen arabera, badirudi, motelaldi betean gaudela. Eta motelaldiek, oro har, politika aldaketak eskatzen dituzte. Egiten ari garen horrek ez duela eragin nabarmenegirik erakusten dutelako edota fokua ez daukagula behar den lekuan jarrita. Eta dauzkagun gabezia guztiak betetzen saiatzea luxu bat dela ere onar genezake, txiki izatearen ajeetako bat norbere burua txikian jokatzera mugatzea dela onartzen dugun bezala.

Bolantekada bat emateko unea iritsi da. Zeren eta Donostiako hiriaren ezaugarriez galdetuz gero, inork gutxik erantzungo luke hiri euskalduna denik. Bertan euskaraz arazo gabe bizi zaitezkenik edota euskalduna bazara, zure ingurunean eta eroso sentitzen zarenik.

Kulturaren Hiria zela sinestera heldu ginen, ordea. Diskurtsoa sakon landu zen. Kaleak jantzi ziren. Milaka herritarrek parte hartu zuten Kultura Hiriaren diseinuan eta ondotiko kultur programazioan. Hirira zein Europara begirako komunikazio kanpaina erraldoiak burutu ziren. Baliabideak jarri ziren. Finean, apustu benetakoa egin zen.

Bolante kolpea irudikatuta, bada, Donostia Kulturaren Hiria izendatzeko erabili zen tamainako proiektua eta anbizioa, diskurtsoa, partehartze-maila eta baliabideak jartzea proposatu nahi nuke, Donostia Euskararen Hiria bilakatzea misio. Donostiarrentzat eta euskal herritar ororentzat, euskaraz bizitzeko hiria bilakatu dadin. Hainbeste kezkatzen gaituzten turistek, Donostia, kultura bizi baten erakusgarri dela esan dezaten. Eta areago kezkatzen gaituzten atzerritarrak, euskal herritarren eremura etorri direla bizitzera konturatu daitezen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Motelaldia