Secciones
Servicios
Destacamos
Frantziako Naoned hirian, komun publiko batzuetako konketan, haur jaioberri bat aurkitu dute hipotermia zantzuekin. Eta, berehala, erreakzio katea. Jaioberriaren eskubideak, gizatasuna, etika eta maitasuna dira gertaeraren gainean faltan jo direnak. Umeaz urrikalduta nozitu ditugu gehienak. Ume horren etorkizuna kezka gai. Abandonatua izan denaren bizi indarra zalantzan.
Konketan aurkitu dutela jakitean, umetako argazki ahaztezin bat etorri zait burura. Ikastolan geundelarik, 11-12 urte, naturaren sekretua ezagutzeko, irakasleak kaxa handi bat ekarri zuen ikasgelara. Eta kaxaren barruan, bi kukutxa, arra eta emea. Zaintza-lanak taldeka banatu genituen: batzuek jan-edana jarri behar zuten, besteek kakak garbitu, eta hirugarren talde batek kukutxak goxo egoteko baldintzak prestatu. Jaten, edaten eta jolasten ezagutu genituen. Gure esku handien azpian nola beldurtzen ziren. Baita txortan egiteko modua nola aurkitzen zuten ere.
Laster konturatu ginen emea haurdun zegoela. Eta jakin genuen, hilabeteren buruan, bospasei kume izango genituela. Izenak pentsatu genituen. Eta zain geratu. Ostegun arratsalde batez, erditzearen esperientzia bizi ahal izan genuen. Kumeak zikin-zikin atera ziren amaren sabeletik. Eta aurrez pentsatuta genituen izenak nori jarriko genizkion erabaki ahal izateko, kukutxa jaioberriak garbitu beharra zegoela otu zitzaigun. Hori horrela, kumeak eskuetan hartu eta komuneko konketara eraman genituen, iturri azpian garbitzeko. Hipotermiaz hil zitzaizkigun.
Naoned-eko komun publikoetako konketak, bada, hotzez dardarka hildako kumeak ekarri dizkit gogora. Hartakoan, irakasleak kukutxa amaz galdetu zigun. Eta Noaned-eko kasuan ere, amaz dut galdetzen. Nola ote dagoen.
Umeak zaintza handiak beharko ditu eta bere bizitza bideratu beharko da. Gizarte zerbitzuek egingo dute dagokien lana. Baina erditu den emakumeak ere bere bizitza bideratu beharko du...
Gure gurasoen garaian, nahi ez ziren haurrak uzteko lekuak ezagunak ziren. Orain, suposatzen dut, bideo-zaintzarik gabeko lekuen bila arituko direla emakumeak. Delituarekin eta jaioberriarekin lotuko duen inolako arrastorik ez uzteko.
Amarekin zer egingo genuen galdetu zigun irakasleak. Eta galdetzen jarrai-tzen dut, gaur, amekin zer egiten dugun. Erditu aurretik, eta ostean. Ama horiek ez direlako bideoetan grabatuta gera-tzen. Eta lekukorik eskatzen ez duen kon-tzientziaren aurrean erantzun beharko dutelako. Nonbaiten. Egunero.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.