Secciones
Servicios
Destacamos
Lortu da, azkenean. Euskal selekzioak modu ofizialean jokatu du. Gernikan izan da Euskal Pilotako Nazioen Liga. Eta 2026an Argentinan jokatuko diren zesta-puntako Munduko Txapelketarako sailkatzeko balio izan du.
Urte asko generamatzan Euskal Pilotako Euskal Selekzioa modu ofizialean jokatzen ikusteaz amets egiten eta, azkenean, lortu da. Ez da dena perfektua izan. Gora-beherak izan dira. Baina frontoiko harmailak ikurrinez beteta ikustea mugarri bat izan da, gogoangarria. Gogoangarriak bezain gogorrak izan diren bezala, bateko eta besteko txistuak. Esatariak hainbat aldiz eskatu zuen errespetuzko jokabidea. Espainiako selekzioa ordezkatzen zuten kirolariek txistuak jaso zituzten, nahiz eta jakin, gehiengo batek Espainiako himnoa zutela arbuiatzen eta ez kirolariak. Baina kirolariek jaso zituzten protestak. Haien artean, euskaraz mintzo direnak. Diaz Ayusori tripetako mina sorraraz liezaieketen puntistek.
Batzuek, pilotalekuetako kodea izan dute hizpide: errespetua izan behar dela oinarri, txisturik ez jotzea edo aurkariaren hutsak ez txalotzea, adibidez. Beste batzuk, ordea, herri gisa errespetatu ez gaituenari errespetu falta agertzearen alde agertu dira. Mendekua ere beharrezkoa dela iritzita. Kateak gainetik kendu ditugula sentitzeko. Hammurabiren kodea gure eginik.
Mendeku zaleak garela erakutsi dugu. Herri bezala sentitzen dugun minari balbula ireki eta mina ikus dadin gustatzen zaigula. Nahiz eta oso neketsua den. Neketsua da behin eta berriro zapaldua zarela sentitzea. Neketsua da irabazten dugun bakoitzean ere, galtzaileak izan garela gogoratzea. Eta neketsua da, halaber, herritarrei, behin eta berriro, zein bandotan ari diren kargu hartzea.
Norbaitek galdetu du, selekzioen lehia honetan zerk duen lehentasuna: pilotalekuko kodea errespetatzeak edo herri gisa ditugun minak azaleratzeak. Nik diot kirolean kiroltasunez jokatu behar dela, nork bere taldea edo kirolaria aupatuz, eta aurkaria errespetatuz. Bestela, bizitza da konfrontazio. Bizitza da ezinegon. Bizitza da aurkaria.
Hegan egindako kotxearen metafora koloreko jertseak askotan jantzi ditugu. Mendeku txiki, jai handi. Herriarentzat, arnasaldi. Gernikan jotako txistuak ez dakit, ordea, jai handitzat jo ditzakegun. Etorkizunean jai kutsuz gogoratuko ditugun.
Lorpenak areago gozatu beharko genituzke eta ez txistuak kontatzen aritu. Garaipenak garaipenaren kolorea behar du beti, gogoratuko badugu.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.