Secciones
Servicios
Destacamos
European citizens knowledge and attitudes towards science and technology eurobarometroaren arabera, herritarren %83ak uste du zientziaren eta teknologiaren eragina positiboa dela eta %67ak pentsatzen du zientzia eta teknologiari esker gure bizitza erosoagoa eta osasungarriagoa dela. Eta herritarren %58ak aurrerapen zientifikoei buruzko informazio gehiago jasotzea nahiko lukeela erantzun arren, denbora falta (%40), interes falta (%37) eta zientzia eta teknologia arloko ezagutza falta (%36) dira herritarrek zientzia eta teknologiari buruzko ezagutza oinarrizkoa izan ahal izateko aipatzen dituzten oztopo nagusiak.
Datuok Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak berriki argitaratutako Ezagutza gizartean zabaltzeko egitasmoa dokumentuan datoz. Aipatu dokumentuaren atarian aipatzen da, desinformazioa areagotzen ari den eta mugimendu populistak nabarmen gorantz egiten ari diren testuinguruan garrantzitsua dela ezagutzaren gizarte hedapena indartzea euskal gizartean eta, baita ere, Eusko Jaurlaritzak sustatutako zientzia eta berrikuntza-sistema eta haren lorpenak ulertzeko erraztasunak eskaintzea ere. Juan Ignacio Perez Iglesias-ek, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak, apirilaren 30ean Miramonen egindako aurkezpenean adierazi zuen funtsezkoa dela herritarrek konfiantza izatea zientzian eta, horretarako, zientzia espazio publikora ekarri behar dela.
Aipatu planaren helburua, bada, ezagutza gizartean hedatzeko abiatuko diren jarduerak eragitea izango da.
Eta erronkak ez dira nolanahikoak. Normalean zientzia ekimenetan parte hartzen ez duten pertsonak inplikatzeko metodoak garatu beharko dira. Formatuari dagokionez, metodologia berriak sortu beharko dira herritarrei protagonismo handiagoa emateko. Ezagutza zabaltzeko jardueren programazioa udalerri gehiagotara zabaldu beharko da. Eta eremuari dagokionean, espazio publiko irekietara egin beharko da jauzi.
Eragileen arteko elkar ezagutza eta ekimenen programazioa partekatzeko 'Jakindari' izeneko Kultura Zientifikoaren Aldeko Aliantza sortuko da. Eta kontraprogramazioa ekiditeko Zientziaklik ataria sortuko (Kulturklik agendaren ahizpa bikia).
Ez da erronka makala zientzia herritar ororengana heltzeko helburua. Txalogarria anbizioa. Eskertzekoa, horretarako jarritako baliabideak. Zientzia eta teknologiaren gaineko ezagutza herri baten aurrerabiderako giltza izateaz gain, herri horren kulturaren parte delako.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.