Borrar
Kareletik

A edo B

Gure hizkuntzan hitz egiten digun erregeari den-dena sinisteko prest gaude

Miércoles, 8 de enero 2025, 01:00

Oso ohituta gaude A edo B aukeratu beharra izatera. Edo, hobe esan, A edo B aukeren artean, zein hautatuko genukeen galdetzera.

Txikitan, errege gustokoenagatik galdetzen zigutenean, batzuk Meltxor erantzuten zuten, beste batzuk Gaspar eta, gutxiengo batzuk, Baltasar. Baltasar aukeratzen ez zuen gehiengo batek, aurpegi beltzak beldurtu egiten zituztela adierazten zuten.

Adinean aurrera egin ahala konturatu ginen, Baltasarrek aurpegia beltza baina eskuak zuriak izaten zituela. Gezurrezkoa izatetik oso gertu zegoela, alegia.

Handik urte batzuetara, gure kaleetan arraza beltzeko pertsonak ikusten hasi ginenean, Baltasar ere, benetako beltza izaten hasi zen. Batzuk esaten zuten Baltasar zutela nahien errege diferentea zelako. Beste batzuek, urrutienetik zetorrelako.

Denok gogoratzen dugu Baltasar hura, hizketan egiten ez zuena eta galderak egin zizkiotenean, herrialde urruneko hizkuntza baten mintzatu zena. Ez genion ezer ulertu baina egiazkoa izatetik oso gertu zegoela iruditu zitzaigun. Ondotik, gaztelaniaz egiten zuten Baltasar erregeak ezagutu ditugu. Eta azken urteotan, euskaraz dakitenak ere bai.

Ezagutu dugu, duela ez asko, erregeak aita eta ama direla esan duenik. Eta, ondoren, tamainako kontakizun baldarraren aurrean, esandakoa gezurtartu eta ezetz, munduko errege-erreginarik onenak aita eta ama direla esaten bukatu duenik. Baltasar erregeak, oro har, aginduen menpe egon dira.

Aurtengoan, ordea, Azpeitiko Baltasar erregeak mezu landua izan du herriko umeentzat. Euskaraz hitz egin die, eta esan die, eskolan, ume beltzei eta txinatarrei laguntzeko. Guztiok berdinak garela eta. Txalo zaparrada jaso du erregeak. Eta txalo zaparradapean, mikrofonoa bere esku zegoela profitatuta, jostailuak lurrean botata ez uzteko eskatu du, bestela, gurasoek lan bikoitza egin behar dutela eta. Hezitzen hasi zaigu Baltasar.

Nago, orain galdeketa eginez gero, hau da, errege gustokoenagatik galdetuz gero, Baltasarrek irabaziko lukeela. Azpeitian, bederen. Eta, zergatik? Jada ez diotelako aurpegia pintatzen, jada euskaraz hitz egiten duelako, eta... geure hizkuntzan hitz egiten digun errege bati, den-dena sinisteko prest gaudelako.

Gizarte bezala, oso gertu gaude egia osoa deskubritzetik. Atzerritik datozenek badakitelako zer entzutea dugun gustoko. Eta, beraz, laster eman ahal izango digutelako aditzera, entzun nahi dugun hori.

Beharbada, A edo B aukeratzen ibili beharrarekin amaitzen ere jakingo dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco A edo B