Borrar
Kareletik

Boga!

Herriko beste emakumeekin batera indarrak batuta, elkar ulertuta... beren buruak ahaldunduta

Miércoles, 2 de julio 2025, 02:00

Iaz, uztaileko lehenbiziko asteburuan, Ondarroako Andrak Erramutan Talde Feministak' Ondarroa-Donostia-Ondarroa itsas joan-etorria egin zuen arraunean. Ez ziren lehenbizikoak izan, ordea, tamainako erronka brankan hartzen. 2018an, Orioko beste andre arraunlari talde batek Orio-Bilbo-Orio egin zuen. Eta oriotarren balentria ezagututa, Ondarroako emakumeek, zeatxik ez? pentsatu zuten.

2023an sortu zuten taldea. 45 urtetik gorako herriko emakume guztiei irekia. 62 inguru batu ziren, eta ideiari forma ematen hasi. Itsasoa emakumeena ere badela erakutsi nahi zuten. Traineruak beraienak egin. Itsas lanbideetan emakumeak beti presente egon direla adierazi. Gizonek itsasoan egin izan duten lanaren bestekoa egin izan duela andreak lehorrean ezagutarazi.

Andrak Erramutan Talde Feministak emakumeak kostaldean egindako ekarpena bistarazi nahi du, memoria kolektibo berri bati lekua egin behar zaiola aldarrikatu eta, batez ere, emakumeak elkarrekin lan egiteko daukan gaitasuna balioan jarri.

Aurten, uztaileko lehenbiziko asteburuan, bigarren itsas joan-etorriari eutsiko dio aipatu taldeak. Ondarroatik Bilbora izango du lehen luzea. Eta Bilbotik Ondarroarako atzera bidean, bi geldiune esanguratsu egingo ditu: Bermeon lehenbizikoa eta Lekeition bigarrena.

Eta, zeatxik ez?

Txantxa bat dirudien arren, «zeatxik ez?» galderak itsasaldeko emakumearen izaeraz asko esaten du. Betidanik egin behar izan baitio aurre bizitzaren denboraleari. Eta galerrena menperatzeko eta honek dakartzan ondorioak gainditzeko, indar handia behar izan baitu. Gehienetan herriko beste emakumeekin batera indarrak batuta, elkar ulertuta. Zeatxik ez, beren buruak ahaldunduta.

Emakumeek lan egin izan dute herriko kontserberetan, sareak josten, arraina saltzen... eta, etxean, gure hizkuntza eta kultura transmititzen: etxekoei kontatu dizkiete herriko kontuak, kantatu dituzte herriko kantuak, mantendu dituzte jaiak, ondu dituzte sukalde bazterretako jakiak... eta guztia egin dute, adorez. Zeatxik ez?

Zenbat aldiz entzun dugun Boga-boga kantu ederra gizonezko zortzikoteen eztarrietan, agurtu ditugun itsasora doazen marinelak eta irudikatu ditugun Ondarroako hondartza atzean uzten, Indietarako bidean...

Eskerrak euskarak ez duen genero bereizgarririk. Eskerrak, Boga-boga kantuko marinelek, orain, lilaz jantzita arraun egiten duten.

Boga, bada, Ondarroako Andrak Erramutan Talde Feminista! Boga datorren asteburuan!

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Boga!