Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Kareletik

Atakatik nola atera

Albisteak jasotzera ohitu gara eta tramaren parte sentitzera

Miércoles, 18 de junio 2025, 02:00

Ezin esan agertu denik. Baina bai. Hilda aurkitu dute Karrantzako Casa Garras-eko 1.500 kiloko idia. Jabeak xehetasun guztiak eman zituen telebistan desagerpena salatzean. Animaliaren pisua, noiz ziren hiltzekoak eta zenbat balio zuen. Irudiak eskaintzean, larrea eta korta ikusi ahal izan genituen eta desagertutako idiaz gain, jabeak haragitarako zituen gainontzeko piztiak. Jatetxea ere agertu zen. Sukaldea eta hozkailua. Dena zen makroa. Idiaren ustezko lapurreta lakoa.

Telebistako kamarek jabearen hitzak jaso zituenerako, animalia, jada, txikituta eta salduta irudikatu genuen. Ezin zuen urrutikoa izan animalia lekuz aldatu zuenak. Zegoen lekutik zaratarik atera gabe eraman behar izan baitzuen. Oinez hasieran, furgonetaren batean, ondoren. Ondo aztertuta izan behar zuen non eta noiz hilko zuten piztia. Nori eta nola salduko zion haragia.

Jabeari lotsa emango zion idia lapurtu diotela esatea. Ez zen ausartuko. Jatetxearen izen-ona ez zuen ezbaian jarriko. Baina bai. Telebistara joan zen eta sare sozialen bidez hedatu zuen albistea. Lapurrari bidea zailtzeko. Eta bagenekien jakin, tamainako publizitatea egin ondoren, zaila izango zuela lapurrak 1.500 kilo haragi manipulatzea. Eta, hara non, hilda agertu da animala. Ez da jabearentzako izango.

Jabeak dio etxeko hesian hiru metroko zuloa detektatu dutela. Animaliaren bila hasi zirenean, etxearen ingurune guztia miatu zutela eta animalia hilda agertu den lekua, ohikoa dela. Begiztatu zutela.

Ez da Sherlock Holmes izan behar jabearen hitzak interpretatu eta ondorioetara heltzeko. Piztia nola hil den jakitera helduko gara. Baita jabeak animaliaren ustezko bahiketa eta hilketagatik diruren bat jasoko duen eta hurrengoan tankerako istilurik gerta ez dadin zer nolako neurriak hartuko diren ere.

Aspaldi ikasi genuen albistea, kazetaritzan, ohikoa ez den horren berri ematea dela. Pertsonak txakurrari koska egitea, jartzen ziguten adibidea fakultatean. Albiste asko, ordea, salaketen kronikak dira eta, beste asko, justizia erdiesteko egiten den bidaiaren gaineko erreportajeak. Bi urtez, etxean okupak sartuta izan dituen emakume bermeotarraren nobela bezala, etxea bere jabetzakoa dela ezin defendatuta.

Albisteak jasotzera ohitu gara. Zein baino zein harrigarriagoak. Eta tramaren parte sentitzera. Ustezko lapurrak idia nola atera duen hesitik eta berriro bere lekura nola bueltatu duen galdetzera. Atakatik gu nola aterako ginatekeen irudikatzeraino.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Atakatik nola atera